Maria Dolores Pradera zendu da

Maria Dolores Pradera zendu da bart –

María Dolores Pradera kantari itzaltsua zendu da bart jaioterri zuen Madrilen, 93 urte zituela.

1924an Maria Dolores Fernandez Pradera sortua -ama jatorriz Ipar Euskal Herrikoa ei zuen-, haurtzaroa Espainia eta Txile artean eman zuen, eta antzerkian zein zineman makina bat lan egindakoa bada ere, kantari legez erdietsi zuen ospea 60. hamarkadatik aurrera, batez ere, mende erdi luzez bere jaioterriko zein Latinamerikako kantu folklorikoak joz.

Emakume ezin dotoreagoa, sentimendu handiz abestu ohi zuen, ia beti Los Sabandeños taldeak lagunduta. Berrogei diskotik gora argitaratu eta sari ugari erdietsi zituen; abestu zituen kanturik ezagunenetakoen artean daude La flor de la canela, Amarraditos, Que te vaya bonito edo Caballo prieto azabache. 

Maria Dolores Pradera zendu daGay komunitatearen ikono ere bazen, Chavela Vargas bezala. 1998an horretaz galdetu zioten El Mundo egunkariko elkarrizketa batean, eta hauxe izan zen bere erantzuna: «Laudorio bat iruditzen zait gayen alosia naizela esatea. Errespetu handia dut beraien komunitatearekiko, egiten dituzten hautaketa artistikoetan sentsibilitate handia agertu baitute beti. Arimara heltzen den musika eta zirrara dagoen tokian dituzu beti».

Miresmen horrek izango zuen zerikusia, seguruenera, madrildarrak kantatzen zuen Un amor especial kantuarekin, zeinetan «isilpean eta ezkutaturik» bizi beharreko maitasun batez mintzo den.

Guk, gazteak ginela, Bilbao La Viejako 28 taberna zuloan entzuten genuen, ostegun goizaldetan. Gogoratzen?

.

Un amor especial

Que le importa a la gente,
que todo lo ve mal,
que ellos nunca tuvieron,
un amor especial.
.
Cuando todos me miran
y me escuchan reír,
no comprenden la pena,
que va dentro de mí.
.
Yo no puedo como ellos,
confesar nuestro amor,
que aunque tuyo más bello,
lo acompaña el dolor.
.
Nuestro amor en silencio,
es mormullo interior,
que ocultamos al mundo,
en constante temor.
Maria Dolores Pradera zendu da bart
Gay, heriotza, kantaria, Maria Dolores Pradera, musika

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude