[Txiorik Onena] 2018ko 21. astea
[Txiorik Onena] 2018ko 21. astea –
Urteko 21. astea da joan berri zaiguna, eta zazpi txioko sortarekin laburtu gura izan duguna, astero egin ohi dugun bezala.
Asteon, txioetan jorratu diren gaien artean daude EAJ eta Rajoyren arteko “dantzaldia”, errealitate politikoa eta irudimena, duintasuna eta ustelkeria, zentsura, Real Madrila eta Evaristo, La Pollako punka.
Joan den asteko sortatik, Nerea Ibarzabal Salegiren txioak eskuratu ditu bozka gehien, eta lehia estua izan arren, azken unean Errazkini gailendu zaio.
.
Zein begitantzen zaizu asteko txiorik onena?
Ez dut ikerketa zientifikorik behar 7etan esnatzea 6etan esnatzea baino osasungarriagoa dela baieztatzeko.
— Idoia Torregarai (@bootxo) 2018(e)ko maiatzaren 24(a)
Bitartean, nire mugikorrean #PNV155IRUZUR pic.twitter.com/pJzumBE7TJ
— Beñat Hach Embarek (@hatxen) May 24, 2018
Sentsazioa dut errealitate politikoa gure irudimen politikoaren oso gainetik ari dela gertatzen, irudimena eta errealitatea elkarrengandik banatu izan balira bezala.
— txerren (@txerren) May 24, 2018
Txillardegi eta Zaplana parez pare Donostiako kaian. Duintasuna eta ustelkeria. 2007/2008. pic.twitter.com/rgRwSZ5Rw7
— Joseba Alvarez (@JosebaAlvarez) May 26, 2018
Laster berriz modan jarriko den dokumentu mota: #evaristo pic.twitter.com/yFPLoPK7pp
— Bea Salaberri (@beatxo) May 27, 2018
Dauket etxe azpixen 4 mozkor "Hala madrid!"garraxika. Japo bat botatziet balkoitik? Oin dauz jota raiauta aber txori kaka dan ala ez.#lahintelijencia
— Aske sentitu! (@marixeruizde) May 26, 2018
#Evaristo
(No somos nada) pic.twitter.com/y2nwf5xG3L— Exprai (@Exprai) May 27, 2018
.
.
Pasa den asteko txiorik onena:
Gurutzatu diren unea galdu dut. pic.twitter.com/cLRTAvx0ii
— Nerea Ibarzabal (@ibarnere) 2018(e)ko maiatzaren 15(a)