Internet da salbazioa

Ia-ia Agusti Villarongaren ‘Pa negre’ kataluniarrak jasota sari guztien gainetik, De la Iglesiaren diskurtsoa izan da protagonista Goya sarien emanaldian.

  • “Interneti ez diogu beldurrik. Internet da gure zinemaren salbazioa”
  • “Krisia eragin dudala diote. Krisiak grekeraz aldaketa esan nahi du, eta aldaketa ekintza da. Atzerabueltarik gabeko unean gaude, eta ekintzetara igarotzeko unea da. Ez dago atzera egiterik. Orain hartzen diren erabakien ondorio izango da dena. Lehen balio zuen guztiak orain ez du deus balio. Joku-arauak aldatu egin dira”.
  •   “Internet ez da etorkizuna, Internet oraina da”.
  • “Internetek milioika lagun komunikatzeko, informazioa partekatzeko, entretenitzeko eta kultura partekatzeko balio du. Internet gure bizitzen zati da, mundura irekitzen zaigun leiho berria da”.
  • “ Internautei ez zaie gustatzen hala deitzea. Beraiek hiritarrak dira, jendea dira, beste barik, gure publikoa dira”.
  •  “Etorkizunari garaitzeko modu bakarra irudimenezko ideiak  lantzea da”.
  • “Umildade guztiz pentsatzen dut, errespeta gaitzaten nahi badugu, lehenik guk errespetatu behar dugula”.

Sinde legea onartu ostean, Alex de la Iglesia bilbotarrak Goya sarien ondoren zinemaren akademiatik dimisioa emango zuela iragarri zuen bezperetan, eta Iciar Bollain akademiako zuzendariordeak ere kritikatu egin zuen Iglesiak Sinde legearen aurrean egindako adierazpenengatik.

Orain Eusko Jaurlaritzako kultura-kontseiluko kide da Alex de la Iglesia, nahiz eta izendatu berritan esan zuen ez zuela lehendakariari laguntzeko astirik. Orain asti gehiago izango du.

Alex de la Iglesia - Internet da salbazioa

Irudia | Alex de la Iglesia | z | LGPL
Internet da salbazioa

2 pentsamendu “Internet da salbazioa”-ri buruz