[Txiorik Onena] 2018ko 19. astea
[Txiorik Onena] 2018ko 19. astea –
.
Urteko 19. astea ere joan zaigu, eta hemen da zazpi txioko sorta berria.
Asteon txioetan jorratzen diren gaien artean, garagardoa eta errugbia, edo Berri Txarrak eta euskara ikasteko app-ak ditugu, baita lorategi bihurtutako telefono kabinak eta ilunabarrak, edo tankista bielorrusiarrak eta Gatiburen erritmora egindako dantzak ere. Eta noski, beti bezala, hizkuntza konturen bat.
Joan den asteko sortatik Txuma Murugarrenen txioa gailendu da, Itzea Urkizu Arsuagarenarekin lehia estua izan eta gero.
.
.
Zein begitantzen zaizu asteko txiorik onena?
??? pic.twitter.com/vSFsN5RP9Z
— Berri Txarrak (@berritxarrak) May 7, 2018
Badoa beste bat… Zenbat egun gorde ote dira han, itsasoaren beste aldean pic.twitter.com/F2dyTIowmP
— Jon Maia Soria (@maia_jon) May 7, 2018
Kabina-lorategia Azkoitian. pic.twitter.com/jV6YKLpyv2
— Goio Arana (@goioarana) May 8, 2018
San Mames barri(k)a pic.twitter.com/QC5aNfBqJY
— Iñigo Susperregi (@inigosuspe) May 9, 2018
—Eskerrik? ESKERRIK???
—Esan behar da ESKERRIK ASKO, joder!!! Aber, esan!!
—EJJJERRIJJAJJJOO!! pic.twitter.com/QPKXrB8uP1— Jordi Jozulin //*// (@jozulin) May 9, 2018
Aurtengo Garaipenaren Eguna ospatzeko 2011ko argazki hau dakart.
Konstantin Pronin tankista bielorrusiarra, desfilearen aurretik bere unitateko burkideak itxoiten. Ordubetez itxoin zuen. Ez ziren agertu. Bizirik geratzen zen bakarra zen. pic.twitter.com/1w2DNY2qA7— Draza Mihailovitx Txetnik Vojvoda (@Drazmihailovitx) May 9, 2018
Sarats dantza taldea san Gregorio egunean @gatibu|ren aske maitxe aske bizi kantuarekin dantzan@LeakoHitza pic.twitter.com/E4nkswkgk3
— Berriatuko Udala (@berriatuaudala) May 9, 2018
.
.
Pasa den asteko txiorik onena:
Ikasle batek: “lan-poztu” idatzi du, eta garai hauetan ez zaio arrazoirik falta.
— Txuma Murugarren (@TxumaMurugarren) 2018(e)ko maiatzaren 7(a)