Euskaldunok anormalak gara

Euskaldunok anormalak gara –

Danbor doinuak izan dira aurten Herri Urratsen aurrekari. Ikastoletako 3000tik gora ikasle, irakasle, langile, guraso eta beste hainbeste euskaltzale karrikara atera ginen joan den astean, euskarazko murgiltze ereduaren alde. Euskaldunok kantuan beraz, azterketak euskaraz egin ahal izatea aldarrikatzen zuten kamiseta koloretsuekin. Baionako karriketako ibiltarien begietara ezohiko ikuskizuna izan zen hura, bitxikeria, irrifar bat lapurtu genien atzo, aldekotasuna itzuliko digute menturaz bihar-etzi. Euskal Erdikoekin mintzatzean erabili ohi dudan formula hona ekarriz, Ipar Euskal Herriko Bilbo Handia den BAB eremuan plaza hartu genuen.

Euskaldunok anormalak gara
Arg: Ekhi Erremundegi (BERRIA)

Gatazkaren errelatoaren eta errelatoaren gatazkaren egunotan, Baionako Herriko Etxeko plazatik,  bizi izan ez ditudan garaietara joan zitzaidan gogoa. Erresistentzian eta eraikuntzan ardazturiko ibilbidea da Seaskarena. Gure gurasoek ez zuten guk euskaraz ikas genezan gose-grebarik egin edo barrikadarik altxatu, hori gure aitatxi-amatxiek egin behar izan zuten. Haatik, ama, bi astebururik behin han eta hemengo festatan taloak saltzen aritzen zela oroitzen dut. Nik euskaraz idazten ikasiz behatzak tintaz zikindu nitzan, etxeko lanetan laztutako eskuak militantzian irinez emokatzen zituen berak.

Auzolanaren kulturan trinkotu zen hezkuntza komunitate hau da, urtero ikastola berriak ireki eta ikasle kopurua etengabe emendatzea erdietsi duena. Prestigioa irabazi du Seaskak. Bernat Etxepare Lizeo berria lekuko, nolabaiteko onarpena. Hala eta guztiz ere, hotz handia egiten du ikastoletatik kanpora. Zer erran nahi dut baieztapen honekin ? Bada, ez nukeela garen baino normalagoak izatera josta gaitezen nahi. Frantziarengandik heldu diren erasoek balio bezate haur eta gazteei euskaraz bizitzea eguneroko borroka dela ulertarazteko. Euskaldunok anormalak eta bazterrekoak garen Ipar Euskal Herrian, kontzientziatua ez den hiztunak nekez eginen du euskaraz bizitzen ahalegintzeko hautua.

Seaskari esleituko zaizkion irakasle postuen tirabiran, hizkuntzaren transmisioaz ez ezik, hezkuntzaren kalitateaz ere ari gara. Lehen hezkuntzan, 40 bat ikasle leudeke ikasgela bakoitzean, ikasbidea baino galbidea dirudi honek. Gurutzatu ez nuen arren, suposatzen dut Miren Artetxe Seaskako ikasle ohia ere manifestarien artean izanen zela Baionan. Kontzientziatuak eta inkontzientea nahastu zitzaizkidan orduan. Bertso-eskolak. Zortedunak gara, Ikastolez gain, bertso-eskolan hazi eta hezi ginenok. Hezkuntzaren kalitateaz mintzo, enpatia, ulermena, elkarlana eta zaintza praktikatzeko lanabesak eman zizkidaten bertan.

Euskararen harira itzuliz, 15 urte genituenean bere ikerketa baterako elkarrizketatu gintuen Miren Artetxek begiak ireki zizkigun nolabait. Bertso eskolek funtzio ezberdinak betetzen dituzte Donibane-Lohizunen eta Hernanin. Irinez beteriko amaren eskuek eta bertso eskolan jaso eta emandakoak egin ninduen euskaldun gazte kontzientziatu. Errugbia, dantza, pilota, solfeoa erdaraz izan daitezke ; bertsolaritza eta bertsolari gazteen arteko harreman sarea ez. Euskaraz bizitzea naturala den eremu bat eta ikuspegi kritikoa garatzeko parada eman zigun bertso-eskolak

Gure gurasoek erabaki zuten guk ikastolan ikastea, baina, euskaraz bizitzea, behin berriz hartu beharko dugun erabakia izanen da.

Euskaldunok anormalak gara

SORTUko kidea

2 pentsamendu “Euskaldunok anormalak gara”-ri buruz

  • Aupa, Aitor. Hegoaldean, “anormal” ulertzen dugu attardé, handicapé mental gisa. Uste dut ez zenuela hori aditzera eman nahi.

  • NAFFARRERAZ

    Euscaldunoc anormalac gara
    Orain dela 7 ordu
    Aithor Servier
    Euscara
    Euscaldunoc anormalac gara

    Dambor doinuac içan dira aurthen Herri Urrhatsen aurrecari. Ikastoletaco 3000tic gora ikasle, iracasle, languile, gurhasso eta berce haimberce euscalçale carricara athera guinen joan den astean, euscarazco murguilce ereduaren alde. Euscaldunoc cantuan beraz, azterquetac euscaraz eguin ahal içaitea aldarricatzen çuten camisetta coloretsuequin. Baionaco carriquetaco ibiltarien beguietara eçohico ikusquiçuna içan cen hura, bitchiqueria, irrifar bat laphurtu generauen atzo, aldecotassuna itzulico deraucute menturaz bihar-etzi. Euscal Erdicoequin minçatzean erabili ohi dudan formula hona ekarriz, Iphar Euscal Herrico Bilbo Handia den BAB eremuan plaça hartu guenuen.

    Euscaldunoc anormalac gara
    Arg: Echi Erremundegui (BERRIA)
    Gathazcaren relatoaren eta relatoaren gathazcaren egunotan, Baionaco Herrico Etcheco plaçatic, vici içan ez ditudan garaietara joan citzaitan gogoa. Resistencian eta eraicunçan ardazturico ibilbidea da Seascarena. Gure gurhassoec ez çuten guc euscaraz ikas gueneçan gosse-grebaric eguin edo barricadaric alchatu, hori gure aitatchi-amatchiec eguin behar içan çuten. Haatic, ama, bi astebururic behin han eta hemengo festatan taloac salcen aritzen cela oroitzen dut. Nic euscaraz idazten ikasiz behatzac tintaz cikindu nitzan, etcheco lanetan laztutaco escuac militancian irinez emocatzen cituen berac.

    Auçolanaren culturan trincotu cen hezcunça communitate hau da, urthero ikastola berriac irequi eta ikasle copurua ethengabe emendatzea erdietsi duena. Prestiguioa irabaci du Seascac. Bernat Etchepare Liceo berria lekuco, nolabaiteco onharpena. Hala eta guztiz ere, hotz handia eguiten du ikastoletatic campora. Cer erran nahi dut baieztapen honequin ? Bada, ez nuqueela garen baino normalagoac içaitera josta gaitecen nahi. Franciarengandic heldu diren erasoec balerauco/valio beçate haur eta gazteei euscaraz vicitzea eguneroco borroca dela ulertarazteco. Euscaldunoc anormalac eta bazterrecoac garen Iphar Euscal Herrian, conscienciatua ez den hiztunac nekez eguinen du euscaraz vicitzen ahaleguinceco hautua.

    Seascari esleituco çaizquion iracasle postuen tirabiran, hizcunçaren transmissioneaz ez ecic, hezcunçaren qualitateaz ere ari gara. Lehen hezcunçan, 40 bat ikasle leudeque ikasguela bakoitzean, ikasbidea baino galbidea dirudi honec. Gurutzatu ez nuen arren, suposatzen dut Miren Artetche Seascaco ikasle ohia ere manifestarien artean içanen cela Baionan. Conscienciatuac eta inconscientea nahastu citzaizquidan orduan. Verso-scholac. Çorthedunac gara, Ikastolez gain, verso-scholan haci eta heci guinenoc. Hezcunçaren qualitateaz minço, empathia, ulermena, elkarlana eta çainça practicatzeco lanhabesac eman cerauzquidaten bertan.

    Euscararen harira itzuliz, 15 urthe guenituenean bere ikerqueta bateraco elkarrizquetatu guintuen Miren Artetchec beguiac irequi cerauzquigun nolabait. Verso scholec functione ezberdinac bethetzen dituzte Donibane-Lohiçunen eta Hernanin. Irinez betherico amaren escuec eta verso scholan jasso eta emandacoac eguin ninduen euscaldun gazte conscienciatu. Rugbya, dança, pilota, solfeoa erdaraz içan daitezque ; versolaritza eta versolari gazteen arteco harreman sarea ez. Euscaraz vicitzea naturala den eremu bat eta ikuspegui criticoa garatzeco parada eman ceraucun verso-scholac

    Gure gurhassoec erabaqui çuten guc ikastolan ikastea, baina, euscaraz vicitzea, behin berriz hartu beharco dugun erabaquia içanen da.