[Txiorik Onena] 2018ko 12. astea
[Txiorik Onena] 2018ko 12. astea –
Urteko 12. astea igaro berri dugun honetan, zazpi txioko sorta berri bat dugu aurkezgai.
Asteon, dena da ETA, hormetako komunikazioa, Athletic, Katalunia eta Urkullu izan dira hautatutako txioetan gehien aipatu izan direnak.
Joan den asteko sortatik, @martin_kitto txapeldun handiaren txioa izan da gailendu dena, aspaldiko partez.
.
Zein begitantzen zaizu asteko txiorik onena?
Dena ETA da-tik dena gorazarrea da-ra
Nahikoa da, ezta?— Oihana Bartra (@OihanaBartra) 2018(e)ko martxoak 20
Horma hauetan milaka eta milaka pintada geruza daude, etorkizunerako gordeta grisaren azpian. Agian mila urte barru arkeologoek honekin interpretatuko gaituzte. pic.twitter.com/fMBybvmyel
— txerren (@txerren) March 22, 2018
EHUko kazetaritza fakultateko komunean #KOMUNikazioa pic.twitter.com/eNeU8Wpjz8
— Idoia Torregarai (@bootxo) March 22, 2018
Guardia zibilak eta poliziak ertzainen soldata eskatzen Donostian. Ikas dezatela euskara ertzainek bezaOH WAIT.
— Mikel Iturria (@iturri) March 22, 2018
Oso umore fina dute @athletic_eus'eko katering zerbitzukoek.#indioearra#Negarrezaroa#PaVomitar pic.twitter.com/tzJ0aNKHgv
— ??JordiMieltxio™ //*//???? (@mikeliriarte) March 23, 2018
Urkulluren txioak filologoen amesgaiztoak dira… batek daki "Katalunia" hitzaren zenbat aldaera darabiltzan: Kataluinia, Katalonia, Katalunya, Katalunia…
— Asier GCF Gabikagojeazkoa (@AsierEurasiatik) March 25, 2018
Kartzelunia. #kontzeptugisa
— Martin Kitto (@martin_kitto) March 25, 2018
.
.
Pasa den asteko txiorik_onena:
Oiartzun. 2456. urtea. Pediatra robota jarri dute. Ez du euskaraz hitz egiten. Sofware arazoak omen. #TeknologiaBerriakArazoZaharrak
— Martin Kitto (@martin_kitto) 2018(e)ko martxoak 15