[Zinema Euskaraz] Oin Handiren semea

[Zinema Euskaraz] Oin Handiren semea[Zinema Euskaraz] Oin Handiren semea –

Joan den ostiraletik, zinema aretoetan ikusgai dago jada “Oin Handiren semea” filma, euskaraz:

.

Jatorrizko izenburua “The soon the Bigfoot” duen filma ekoizpen belgiarra da, Jérémy Degrusonek zuzendua. Hauxe du sinopsia:

[Zinema Euskaraz] Oin Handiren semea“Adam mutiko jatorra misio epiko batean abiatu da misterio bat argitzen saiatzeko: aitaren desagertzea. Azkenean aita elezaharretako Oin Handi berbera dela jakingo du eta urteetan egon dela oihanean ezkutatuta bere burua eta bere familia babesteko. Izan ere, genetika-laborategi batekoek, lotsarik gabe, esperimentuak egiteko erabili nahi zuten. Adam laster ohartuko da berak ere baduela DNA berezia. Imajina ezinezko super-ahalmenak tarteko, aitarekin elkartu beharko du familia babesteko”.

.

Zinema euskaraz

Zinema Euskaraz egitasmoak herritarren eskura euskal balio zinematografikoak sustatu, euskararen erabilera komunikazio kultural gisa erabili eta aisialdi arloan normalizazioa bultzatuko duen filma sorta jartzea du helburu.

[Zinema Euskaraz] Oin Handiren semea

ZINEUSKADI irabazi-asmorik gabeko elkartea da eta kide fundatzaileen artean daude Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila eta Euskadiko produktoreen bi elkarteak:IBAIA eta EPE-APV. 2014 urtetik Euskal Irrati Telebista, Festival Internacional de Cine de Donostia San Sebastian S.A. eta Fundación Filmoteca Vasca erakundeak ditu bazkide.

2 pentsamendu “[Zinema Euskaraz] Oin Handiren semea”-ri buruz

  • Non ikusi daiteke NON eta NOIZ ematen dituzten filma hauek?

    Bilatu ta bilatu egon naiz eta ezin aurkitu. Bakarrik Golem zinemak, baina hurrengo 4-6 egunetako kartelera bakarri dute.

  • Zugaza Durango
    Getxo Zinemak Getxo
    Multicines Bilbao Bilbao
    Cine Gorbeia Zinemak Vitoria
    Ballonti (Doc Cine) Portugalete
    Antiguo Berri San Sebastian
    Cinesa Coliseo zubiarte Bilbao
    Cinesa Urbil Usurbil (Guipuzcoa)