Martxoan zehar irakurriko dituzun 10 titular –
Negu gorria amaitzear den honetan, hemen dituzu martxoko egunkarietan irakurriko dituzun 10 titular. Etorkizun diren 10 albiste, beti bezala, primizian zuretzako.
1- Idiazabal eta Elgoibarren arteko partidua arbitratu zuen epailea irmo mintzatu da: “Nik batuan hitz egiteko eskatu nien, besterik ez”.
2- Azken orduko informazioen arabera Anna Gabriel Espainiako kapitalaren erdigunean ezkutatu da, Suitzan.
3- Osakidetzako mediku erdaldun batek txatxangorria atera dio Mendaroko andre bati, euskaraz mintzatzeagatik.
4- Bruce Springsteenek Andoni Ortuzar salatu du, gorroto delituagatik.
5- Pablo Iglesiasek Nafarroako Ahal Duguren izena aldatu du, hemendik aurrera Ni, Ni, Demokrazia eta Ni deituko da.
6- Fiskaltzak adierazi du Iñigo Cabacasek irrist egin eta gomazko pelota baten aurka jo zuela buruarekin.
7- Athletikek doako zerbitzua jarri du Iñigo Martinezen kamiseta duten errealzaleei koloreak eta armarria aldatzeko.
8- Familiaren Batzorde Ofizialaren arabera UPNn afiliatzea da, koinatua bihurtzeko biderik azkarrena. Jose Miguel Goñi (Familian aditua): “Berdin dio anaia arrebarik ez baldin badaukazu, %99,9an betetzen da”.
9- Europako ikerketa baten arabera euskaldunek bizi osoan peajean xahututakoa gordez gero, dagoeneko independentzia lortuko lukete. “Forbeseko zerrendako lehen 123ak euskaldunak lirateke”, adierazi du ikerlari batek.
10- De Miguel kasua itzalita edo estaldurarik gabe dago.
Martxoan zehar irakurriko dituzun 10 titular