Zinemagile harrobi oparoa elkartuko da Irunen

238 film labur jaso ditu antolakuntzak; gehientsuenak Euskal Herriko zinemagileenak, baina Herrialde Katalanetako eta Espainiako, Argentinako, Txileko, Kanada eta AEBetako lanik ere jaso dute. Horietatik guztietatik 39 lan aukeratu ditu epaimahaiak, 35 urtetik beherako zinema zuzendariek eginak.

Igandetik aurrera Amaia Antzokira hurbiltzen denak aurpegi ezagunak ikusiko ditu pantailan; hala nola, Gorka Otxoa aktore donostiarra (Pagafantas) eta Ivana Baquero espainiarra (Luis Berdejok donostiarra zuzenduriko The New Daugther pelikulan aritu da, Kevin Costnerren ondoan). Otxoak El Rayo y la Sirena lanean hartu du parte -irudia lan horretakoa da- eta Baquero Ausencia laneko aktoreetako bat da.Proiekzio gehienak hilaren 26tik 28ra bitartean izango badira ere, hilaren 23an, osteguna, Bidasoa Sailekoak pantailaratuko dituzte Amaia Antzokian bertan, 20:00etan.

1993an sortu zen ekimena Irunen, baina lehenengo urteetan ez zuen lehiaketa kutsurik; lanak pantailaratu zituzten lehiaketarik egin gabe. 1996an erabaki zuten lehiaketa bihurtzea; hortaz, aurten 15. urteurrena ospatuko dute.

Antolakuntzak nabarmendu du sail ofizialeko lau lanetik bat emakume batek egina dela; aurreko urtean baino emakume gehiago lehiatuko dira aurten.

Irungo Zinema eta Bideo Gazte Lehiaketa

Irudia | Irungo Zinema eta Bideo Gazte Lehiaketa | ezezaguna | Creative Commons By SA

Euskal Herri osora hedatzen den euskara hutsezko gazte hilabetekaria da Gaztezulo. 2000 urtean hasi zuen bidea aldizkari gisa, baina egun askotariko euskarriak dituen proiektu komunikatibo osoa da. Gazteen topalekua.

Zer duzu buruan “Zinemagile harrobi oparoa elkartuko da Irunen”-ri buruz