[Txiorik Onena] 2018ko 2. astea
[Txiorik Onena] 2018ko 2. astea –
Urteko bigarren astea, zazpi txioko sorta batean laburtuta (urtarrilaren 10etik 16ra bitartekoak), jada ohitura dugun legez.
Asteon, txioetan jorratu diren gaien artean daude eguraldi elkarrizketak, Urkullu lehendakariaren `berezitasunak´, elikadura garbia, Leo Messi eta bertsoa, Artze berrirakurria, Bilboko Arte Ederretako akerrak eta zeharkatu beharreko trenbideak.
Joan den asteko sortatik, 2018ko lehena, Nora Barroso, @axala_n txiolariaren alea izan da garaile, gripea eta muxuei buruzko txioa, hogei bozka lortuta.
.
Zein begitantzen zaizu asteko txiorik onena?
Bilboko Arte Ederren Museoaren #Potronatoa (argazkia, @jonathanmartinz en bidez) pic.twitter.com/am9iHWlxhj
— Amagoia Gurrutxaga (@AmagoiaGu) January 10, 2018
Urkulluk euskal “berezitasuna” aldarrikatzen du Europaren aurrean. Hobe genuke berdintasuna aldarrikatzea: guk ere besteen maila berean aritu nahi baitugu munduan. “Berezitasuna” kategoria politiko eskasa da “berdintasuna”ren ondoan. Bigarrena da ukatzen zaiguna, ez lehena.
— Ion Ansa Mendizabal (@ionansa) January 11, 2018
—Benetan jan behar dut hau? Ez oliorik, ez gatzik…
—Argazkirako bakarrik, egin irribarre. Gero aterako ditut urdaia, odolosteak eta txorixoa.
—Eta ardoa?
—Ardoa ere bai. pic.twitter.com/2Sl2SKmLpr— Jordi Jozulin //*// (@jozulin) January 11, 2018
Edonork esango luke nire TL-an agertzen diren bi hauek denbora asko igaro dutela batera… #EuriaDelaEta pic.twitter.com/aDdXAnVUJn
— Bitor (@bitoralonso) January 11, 2018
Euskara, debekuen gainetik pic.twitter.com/iV5gt2yXNJ
— Oihana Bartra (@OihanaBartra) January 14, 2018
Lujanbio eta hamarreko txikia. pic.twitter.com/eupKw1qIv8
— Antton Telleria (@antton_telleria) January 15, 2018
Hizkuntza bat ez da galtzen
Ez dakitenek ikasten ez dutelako
Dakitenek ikasten ari direnei
Ikasten ari diren hori erdipurdiko hizkera artifiziala dela erraten dietelako baizik— Jordi Leoné (@ororostorm) January 16, 2018
.
.
Pasa den asteko txiorik onena:
Ama-alaben artekoa
– Gripeak jota noz ta ezin muxuik man biyotza, kutsatuko zattut ta ez tut halakoik nahi.
* Nik mango muxua ama! sano sano noz ta holan nik kutsatuko zattut.#Osasuna ta #maitasuna— Nora Barroso (@axala_n) January 4, 2018