Iruñeko Udalean frantsesa edo ingelesa bai eta euskara ez

Iruñeko Udalean frantsesa edo ingelesa bai eta euskara ez –

Euskara Nafarroako berezko hizkuntza da eta Euskararen Legeak bere erabilera zehazten du. Iruñea barruan duen eremu mistoan ere bai, nolabaiteko aitortza ematen diona. Horrek atzerriko hizkuntzak baino goragoko estatusean jartzen du.

Merkataritza eta turismoko zerbitzuburu eta Estrategiako eta Proiektuetako Goi Mailako teknikari lanpostuetarako zerrendak osatzeko, ordea, frantsesa edo ingelesa eskatu zuen Iruñeko Udalak eta euskara ez.

Gora jotzeko helegiteak jarrita 2017ko urriaren 17an emandako erantzunetan, Nafarroako Administrazio Auzitegiak ontzat eman du hori, deialdiak Plantilla Organikoaren arabera eginak daudelako eta lanpostu horietan atzerriko hizkuntza horiek eskatzea arrazoizkoa ikusten duelako.

Iruñea ezin da izan turista euskaldunen helburu? Estrategiako eta Proiektuetako Goi Mailako teknikaria izateko euskal ikuspegia soberan dago?

Lanpostu zehatz batzuetan ingelesa edo frantsesa jakitea beharrezkoa izatea zalantzan jarri nahi izan gabe, aldi berean euskara jakitea beharrezkoa ez hartzeak ez dirudi ikuspegi zabalaren adibide. Oroitarazi beharra dago Plantilla Organikoan euskarazko profila postuen % 3k duela bakarrik.

Iruñeko Udalean frantsesa edo ingelesa bai eta euskara ez

Iruñeko Udalean frantsesa edo ingelesa bai eta euskara ez

Administrazioan Euskaraz Taldea

6 pentsamendu “Iruñeko Udalean frantsesa edo ingelesa bai eta euskara ez”-ri buruz

  • Kaixo Joseba:

    Pare bat aldiz irakurri dut eta ez zait oso argi geratu norena den egoera honen ardura. Iruñeko Udala al da euskarari zor zaion pisua ukatu diona? Edo Udalak borondate hori agertu du, baina Nafarroako Administrazio Auzitegiak atzera bota ditu asmo horiek?

    • Auzitegiak esan du deialdi hori Iruñeko Udalaren plantilla organikoaren arabera egin dela. Hau da, euskara lanpostu horietan eskatu ahal izateko, hala agertu behar de plantilla organikoan. Plantilla organikoa onestea eta hari aldaketak egitea udalaren osoko bilkuraren eskumena da. Ardura, beraz, argia da, Iruñeko Udalak lanpostu bakoitzean ezarri behar du zein den hizkuntza eskakizuna eta, dirudienez, lanpostu hauetan ez du beharrezkotzat jo.

      • Joseba Otano Villanueva 2018-01-17 20:58

        Iruñeko Udalak deialdiak defendatu ditu Nafarroako Administrazio Auzitegiaren aurrean. Helegiteak Iruñeko hiritar batek jarri zituen. Nafarroako Administrazio Auzitegiak arrazoia Iruñeko Udalari eman dio. Iruñeko Udalak du ardura osoa deialdiak atera diren bezala atera badira.

  • Ezin sinistuta nago, Joseba…
    Udal (txit abertzale) honek defendatu du euskaldunak baztertzen gaituen deiladi hori???

    • Joseba Otano Villanueva 2018-01-21 21:44

      Defendatu soilik ez. Lehenengo egin, gero helegitearen aurrean defendatu eta azkenean irabazi. Ziur aski, barneko langileekin zerrendarik ez zen osatu. Kanpoko jendearekin bai. Hor dago zerrenda bat indarrean.

      • Joseba Otano Villanueva 2018-01-21 21:47

        Bi dieialdi ziren. Bi zerrenda dira indarrean daudenak.