Martinez Irujo asegaitza da

“Barriola gaur egungo pilotari osoena da. Falta zaion bakarra txapelak irabaztea da”. Zale baten hitzak dira. Lau T’erdikoa ere ezin jantzi leitzarrak. Abel Barriola leitzarrak ezin hobeto ekin zio partidari (0-7), baina Irujo berehala suspertu egin da. Ezer ezean utzi du Barriolaren aldea, eta gainera aurretik jarri da. Aitaren batean, 13-8 aurreratu da Irujo.

Barriolak baina, adorea ez du falta izan eta aurkaria estu hartu du. 14na berdinduta ere izan da neurketa, baina une horretan, Barriolak pasa egin, eta Irujok ostera ere ihes egin du markagailuan.19-14 galtzen zihoala, itxaropen izpia piztu zaio Abeli, bi tanto egin baititu jarraian. Hurrengoan baina, sakean ez du asmatu, motzegi geratu zaio, eta beharbada une horretan amore eman du leitzarrak.

Partida ondorengo prentsaurrekoan, Irujok esan du norgehiagoka ona izan dela, eta ez duela partida beltz ikusi, 0-7 hasi bada ere. Barriolak, bere aldetik, ez du aitzakiarik bilatu nahi izan, eta Lau T’erdiko Txapelketaren seigarren finala galdu badu ere, animoso agertu da aurrera begira.

Partidako argazkiak

Euskal Herri osora hedatzen den euskara hutsezko gazte hilabetekaria da Gaztezulo. 2000 urtean hasi zuen bidea aldizkari gisa, baina egun askotariko euskarriak dituen proiektu komunikatibo osoa da. Gazteen topalekua.

2 pentsamendu “Martinez Irujo asegaitza da”-ri buruz