Emakumearen aurkako gizartea
Emakumearen aurkako gizartea –
Emakumeen aurkako bortxa bolo-bolo dabilen kontu bat da. Izan ere, gai honen inguruko albisteak egunero entzuteko aukera dugu. Euskadin 3500 erasotzaile baino gehiago omen daude. Honek antzinatik emakumeok pairatzen dugun diskriminazioarekin amaitzeko esperantza ezabatzen du.
Argi dago emakumeen aurkako bortxa gaur egungo gizartean bizirautearen arrazoia norberak jaso duen hezkuntza dela. Izan ere, nire adineko gero eta neska gehiago haien mutil-lagunen jeloskortasunarekin ados daude. Haien ustez mutil batek zure mugikorra begiratu nahi badu, nola janzten zaren kontrolatzen badu, era berekoiean tratatzen bazaitu… Zorionekoa zara, mutil horrek “benetan maite baitzaitu”. Ideologia horrek arazoa handitu baino ez du egiten, gure aitona-amonen gizarte atzerakoi eta matxistari aurrera egiten utzi gabe.
Hau guztia dela- eta, erasotako emakume asko etsita daude. Alde batetik,batzuk errudun sentitzen dira haien bikotekideak egindakogatik, zerbait txarto egin dutelaren ustea baitute. Bestalde, zoritxarrez, emakumeen aurkako erasoen aurrean orokorrean poliziak eta epaileek ez diote jaramonik egiten arazoari edo emakumea gutxiezten dute. Honen adibidea azkenaldi honetan nabarmendu den 2016ko San Ferminetan bortxatu zuten gaztearen kasua da. Epaileak bi erasotzailek kontratatutako detektibe pribatu baten “frogak” kontuan hartu ditu bortxaketaren bideoa eta “WhatssApp”-eko elkarrizketei garrantziarik eman gabe.
Baina, zer egin auzi honen aurka? Alde batetik, nahiz eta zaila izan, neskak eta mutilak txikitatik berdintasunean hezi beharko lirateke eskolan zein etxean, egoera hau haurtzaroaren hasieratik ezabatzeko. Beste alde batetik, justiziaren partetik neurri eraginkorragoak eskertuko lirateke, hala nola: urrunketa, kartzela, erasotzaile eta ez biktimentzako bizkartzainak (haiek baitira errudunak eta kontrolatuak izan behar direnak), etabar.
Aurreko guztia ikusita, nire iritzia hurrengoa da: emakumeen aurkako bortxa gero eta arazo handiagoa da gure gizartean eta harekin amaitu nahi izanez gero lehenbailehen hezkuntzan eta justizian gauzak aldatzen hasi beharko gara.