Zinegabonak, bi tailer eta hamaika film

Zinegabonak, bi tailer eta hamaika film –

Zinegabonak programa indartuta iritsiko da Eguberrietan, abenduaren 26tik 31 bitarte, EZAErekin eta EITBrekin elkarlanean. Edizio honetan, Bilboko, Donostiako, Iruñeko, Laudioko eta Urruñako zinema-aretoetan 11 film ikusi (euro batean) eta bi tailerretan parte hartzeko aukera izango da.

Zinegabonak, bi tailer eta hamaika filmAsteartean, abenduaren 26an, Multibox-EITB aretoan abiaraziko dute zinemako eta aisialdiko astea, animazio-tailerrarekin. Bertan, stop-motion teknikak eskaintzen dituen aukerak aztertuko dira. Bestalde, familian ondo pasatzeko bikoizketa-tailerra ere eskainiko dute. Bi tailer (animazioa eta bikoizketa) horietan, parte-hartzaileek ikus-entzunezkoen sektorean egunero erabiltzen diren teknika eta trikimailuak ikasteko aukera paregabea izango dute. Jardun horiek arrakasta handia izan dute Durangoko Azokako azken edizioan.

Hauxek izango dira Zinema Euskaraz programak hautatutako filmak (Goya sarietan hautagai izandako Euskal Herriko bi lan tartean direla), sei zinema aretotan botako direnak, Bilboko Multibox-EiTB eta Golem Alhondigan, Donostiako Principen, Iruñeko Golem Baionan, Laudioko Laudio Top Cineman eta Urruñako Itsas-Mendi zineman; 11.30ean hasita eta euro baten truke:

.

Negu honetan hiru film estreinatuko dira euskaraz

Zineuskadi elkarteak sustatzen duen Zinema Euskaraz programari esker, 2018 hasieran haurrentzako beste 3 film estreinatuko dira euskaraz:

2018ko urtarrilaren 12an Oihaneko Kuadrila” (Frantzia); Maurice pinguino xelebrearen abenturak. Tigre batek hezita, pinguino hau itsas hegazti izatetik haratago, kung-fu maisu bilakatu da. Bere lagunekin batera, oihanean bakea eta justizia nagusitu daitezen saiatuko da. Baina Igor-ek, koala maltzurrak,  oihana suntsitzeko asmoa du.

Otsailean ostera, beste bi film estreinatuko dira: Early Man (Erresuma Batua – Frantzia) eta Maya Erlea, eztiaren jolasak (Alemania).

Otsailaren 2an, ostirala, Nick Park-ek zuzendutako (Wallace & Gromit. La maldición de las verduras) eta Mark Burton (Gnomeo y Julieta) eta John O’Farrell-ek idatzitako (Chicken Run: Evasión en la granja) animaziozko Early Man”. Historia aurreko garaietan, haitzulotar batek bere tribua bizitza osoko etsai batekin elkartuko du; eta prozesuan, nola jakin gabe, futbola asmatuko du.

Bestalde, otsailaren 9an, 2014ean atera zen Maya Erlea” filmaren bigarren zatia estreinatuko da. Maya erlea inoiz baino piztuago bueltatu da pelikula honetan eta Buzztropolis-eko emperadorearekin hanka sartzen duenean intsektu erreboltarienekin elkartu eta Eztiaren Jolasetan parte hartu beharko du, bere erlauntza salbatu ahal izateko.

Zinegabonak, bi tailer eta hamaika film
umeak, zinea, Zinegabonak, Zinema euskaraz
Zineuskadi

ZINEUSKADI irabazi-asmorik gabeko elkartea da eta kide fundatzaileen artean daude Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila eta Euskadiko produktoreen bi elkarteak:IBAIA eta EPE-APV. 2014 urtetik Euskal Irrati Telebista, Festival Internacional de Cine de Donostia San Sebastian S.A. eta Fundación Filmoteca Vasca erakundeak ditu bazkide.

3 pentsamendu “Zinegabonak, bi tailer eta hamaika film”-ri buruz

  • Primeran! 🙂
    Filmak zehazki noiz-non emanen diren jakiterik bada?

  • Zineuskadi

    Tailer eta filmen programa osoa abenduak 20, asteazkenetik, aurrera plazaratuko dugu. Ballerina, Lego Batman, Ozzy, Orm elurretako erresuma, Zikoinak, Albert, Pan: sekula betirako bidaia, 7. ipotxa, Teresa eta galtzagorri eta Nur eta Herensugearen tenplua Bilbon, Donostian, Laudion, Iruñan eta Urruñan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude