Espainiak eta AEBek ETAri buruz trukatu duten informazioa zabaldu du Wikileaksek

2004 eta 2010 bitarteko 200 telegrama diplomatiko daude ETAri buruz, eta informazio horrek ez du baztertzen AEBk erakundeari loturiko esku-hertzerik izan dutenik, baina kableen arabera, Pentagonoak gai honetan izan duen kezka nagusia ETAk Espainiako Estatua desegonkortzeko izan dezakeen gaitasuna kalkulatzea izan da.

Horrez gain, kableen arabera, AEBek hasieratik oso argi izan zuten ETAk ez zuela zerikusirik izan martxoaren 11ko Madrilgo atentatuekin. Aznarren Gobernuak lehen momentutik ETA akusatu bazuen ere, AEBek lehen eguneko telegrametatik atentatu yihadista izan zela onartu zuten. Eta harritu egiten dira, 2006an, M11ko atentatuetik bi urtera PPk eta El Mundok artean PSOEri leporatzen diotelako konspirazioz eta ETA babestuz jokatzea, oposizioko alderdiak eta egunkari horrek ETA atentatuarekin nahasten dutelako harritzen dira AEBetako diplomatikoak. AEBen iritziz, (George W.Bushen garaian bereziki) Espainia “barne terrorismoaz” (horrela deitzen dio ETAri) kezkatuegi dago, eta atentzio gutxiegi jartzen dio “terrorearen kontrako gerra globalari” hau da erradikal islamisten atentatuei. 

Iñaki de Juana “oinarri sendo gabe kartzelan”

Berriak eta Garak argitaratu De Juanari buruz kableek dakarten informazioren berri, 2007ko martxoaren 3ko kablea da, hain zuzen ere. Informazio horren arabera, Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Barne ministroak Eduardo Agirre AEBek Espainian zuten enbaxadoreari onartu zion Iñaki de Juana Chaos euskal presoa 2005ean askatzea hobe izango. Baina ez zuten hala egin. De Juanak 2005ean zigor osoa bete eta kalera irten behar zuen, baina Espainiak ez askatzea erabaki zuen eta haren aurka «oinarri sendo eta argirik gabeko beste kausa batzuk» zabaldu zituela aitortu zien Rubalcabak AEBei. Kableen arabera, Rubalcabak AEBei aitortu zien gobernuak De Juana gose greban hiltzea ekidin gura zuela, “ETAren gazteria erradikalaren martiri bihurtu» ez zedin.

AEBek ETAri buruz maneiatu duten informazio bat erakundearen kontra Espainiako Estatuak daraman borroka izan da, onartuz, Frantzia izan dela Espainiaren nazioarteko kolaboratzaile handia.

Iñaki De Juanari buruzko informazioa dakarte kableek

Irudia | Iñaki De Juanari buruzko informazioa dakarte kableek | z | LGPL

Zer duzu buruan “Espainiak eta AEBek ETAri buruz trukatu duten informazioa zabaldu du Wikileaksek”-ri buruz