Kolpatu gezurrak, hiria garbitu

Kolpatu gezurrak, hiria garbitu –

Alvaro de Marichalar odol urdindun jauntxo bat da, espainiar Grandeetako bat; Elena de Borbón y Greciaren koinatua -eta Froilanen osaba-, Felipe VI. Espainiako erregearen arrebak Jaime de Marichalarrekin zuen “ezkon-bizitza aldi baterako eten” zuen arte.

Jaiotzez euskal herritarra (1961ean Iruñean sortua baita), enpresa gizona eta… abenturazalea omen da “lanbidez”. Politikari dagokionez, UPyDko zerrendetan parte hartu zuen 2008an, eta Albert Riverari susmatzen zaizkion zaletasun berdinak ei ditu, zurrumurruen arabera.

.

Abenturazale “euskalduna”

Hain da abenturazalea, XXI. mendeko Cid bailitzan Kataluniako “gurutzadetara” jo zuela urri hasieran, eta geroztik bertan dihardu independentzia zaleei aurre egin eta Espainiaren handitasuna irakasten.

Hain da euskal herritarra, soinean kaikua jantzita harro ibiltzeaz gain, txioren bat “euskaraz” idaztera ere ausartu dela: “kolpatu gezurra, hiria garbitu” zioen atzokoak.

Baina atzoko txioak ez du lerrobururako hautatutako hizkuntza harrigarriena, ez horixe. “Marketing batasunoa” disolbatzailez garbitu beharraz mintzo zen bertan; zer eta… JEL markako disolbatzailez! Ohartu zara?

Kolpatu gezurrak, hiria garbituKolpatu gezurrak, hiria garbitu