EuSKLABO ALAIAK

EuSKLABO ALAIAK –

Duela ia bi urte Zapalkuntzatik Askatasunera liburua plazaratu genuen bezala, oraingoan Asiskoren EuSKLABO ALAIAK parodia politikoa argitaratu dugu.

EuSKLABO ALAIAK parodia satirikoa da.

Honetakoan baina, karikatura guk geuk diogu egin geure buruari.

Umorezko terapiari esker autoestima ere landu dugu,

eta amaiera zoriontsua proposatu.

Argia hurbildu nahi izan diogu bidegabekeriari, semiotika-ministerioetatik heldu den kontzeptu prefabrikatuen zaparradaren erdian.

Eta azkenik, garaile izan diren bost kontinenteetako oihartzunak bildu ditugu,

bat baino gehiago guhauren aurka ere garaile.

Intzura Handian kokatu dugu egintza, Euskal Herriaren erdiguneko ibaiaren

bokale aldeko irlan. Defoeren pertsonaiak bertan paratu ditugu:

RobinSon CruSoe nagusitu egin da irlaz, eta birbataiatu

Faisan(e)s Island.

Ostiral: Crusoeren araberako izena. Barne-bidaia eginen du, erabateko menerakuntzatik liberaziorainokoa.

Izarkin:  zinezko izena izarki aditz zaharretik dator: Ilintia errautsez estali, konbustio apaleko sua bizirik atxikitzeko.

Hauei beste pertsonaia zenbait gehitu dizkiegu, geuk asmaturikoak:

Hazurbaltz: Afrikar esklaboen ondorengo. Ostiral-Izarkini ikusaraziko dio zein sumisio patologikotan bizi den, ohartu ere egin gabe.

Hazurbaltz erraten zieten euskaldunek espainiar langileei, industrializazioetan etorkin.

Beste hainbat pertsonaia sekundario dira Pantzo, Orinoko, Mantxurriana eta Zantzibar.

Albumaren izenak opera batena errekreatzen du: « Esklabo Zoriontsuak »,

kataluniar batek idatziriko eta bi euskal herritarrek musikaturikoa.

Hobeto ulertzeko, hona hemen Intzura Handian bertan grabaturiko bideo bat, komikiko GEOPOETIKA kapitulua oinarri hartuaz:

Hemen berriz, asteartean Arantxa Iturbek eginiko elkarrizketa.

Liburua dagoeneko salgai dago Euskal Herriko liburu denda gehienetan, eta Durangoko azokan ere aurkitu ahalko duzue gure standean. Sarean erosi eta etxean jasotzeko aukera ere baduzue, Karrikiriko lagunei esker.

Parrapean Komiki Egunak ekitaldian egin genuen lehen aurkezpena, hemen bideoa:

Harrez gero, beste hainbat aurkezpen ere egin ditugu. Hurrengoen berri izateko edo zuon herrian beste saioren bat antolatu nahi izanez gero, hemen topatuko duzue informazio guztia:

www.intzuratik.eus

Gure webgunean ere topa ditzakezue Asiskorekin izandako elkarrizketa baten zenbait atalen bideoak.

Utz diezaiogun EuSKLABO izateari ALAIAK izan ahal izateko.

EuSKLABO ALAIAK

Zer duzu buruan “EuSKLABO ALAIAK”-ri buruz

  • Rhamy Mohammed, MEBARKY KHAYAR 2018-07-10 07:44

    TINHAREEZA
    Aurera Goaz, Atzean dauden exprientziiak memorian dutugun. Eta Beldurrikan Gabe…….