Kontrakantxan erdaraz
Kontrakantxan erdaraz –
Lau eta erdiko final estua jokatu zen herenegun Bilbon, pilotari biak azken tantora parratuta heldu eta Urrutikoetxeak pilota gehiegi gurutzatu ondoren Altunaren alde erabaki zena. Alta, bizkaitarraren azken pilotakadak adina atentzio deitu zion pilotazaleari kontrakantxan jazotako beste kontu batek.
Mikel Urrutikoetxea zaratamoztarrak Pablo Berasaluze berriztarra zuen botilero lanetan, eta partidaren atsedenaldi batean ETBn gazteleraz entzun bide zitzaien berbetan. Biak euskaldunak izanik, detailea ez zen oharkabean pasatu, eta makina bat zalek atsekabea agertu du sare sozialetan.
Eleanitzak diren aldetik, biak ala biak libre dira beraien arten gura duten hizkuntzan berba egiteko baina… bai, tristea da bi euskaldun erdaraz berbetan aditzea.
Pablo Berasaluze Urrutikoetxeari gomendio eta aginduak espainolez ematen. #urrutialtuna #zetristura
— IñakiGaldosIrazabal (@inakigaldosira) November 19, 2017
Urrutikoetxeak eta Berasaluze botileroak, biak euskaldunak eta euren artean erdara batuan hizketan.
Ez dakit ba!— mugerre (@mugerre) November 19, 2017
Urrutikoetxea eta Berasaluze, bi euskaldun gaztelaniaz hitz egiten duten artean.?
— Munarri (@munarri) November 19, 2017
Penagarria Urrutikoetxea eta Berasaluze heuren artean erdaraz jardutzea.A zer nolako eredua!
— Joxean Ugarteburu (@JoxeanU) 2017(e)ko azaroak 19
Lau ta erdiko finala ikusten eta Urruti eta Pablito botilleroa biak euskaldunak eta gazteletaz jo ta fuego. Adibide eskasa gure gazteentzat.
— mikel eguren (@mikeleguren) November 19, 2017
Eredu kaskarra bi kirolari euskaldunen artean, Urrutikoetxea eta Berasaluze, gaztelera hutsean. Zorionak Altuna eta Saralegi. Hori bai eredu! @kontseilua @behatokia #euskarazbizinahidut pic.twitter.com/HM75ooU12J
— Iñigo Orella (@iorellaa) November 19, 2017
urritikoetxeta berasaluze erderaz? #pelotacastellana
— urtzi larrañaga (@ukovacevic9) November 19, 2017
Lotsagarria Pablito eta Urruti erdaraz entzutea#pilotaEITB
— Gogortuz (@gogortuz) November 19, 2017
Pablito eta Urrutirena erabileraren gainbehera meteorikoaren enegarren adierazlea da. #DenaOndoDoa
— Jordi Jozulin //*// (@jozulin) November 19, 2017
Bietako edozeinek irabaz zezakeen, bi-biek merezi izan baitute.
Baina #Altuna-k bi final irabazi ditu gaurkoan: 4,5koa eta euskararena.
Botillero biak euskaldunak izaki, #Altuna-k euskaraz egin du berearekin; #Urruti-k, ordea, gaztelaniaz. pic.twitter.com/VwUOR73KZQ
— OLARRETApilotazaleok (@pilotazaleok) November 19, 2017
Nire kuadrillan ere ez zen oharkabean pasa detailea. Tristura eta amorrua ematen du, kirolik euskaldunena izan denaren finalean bi handik, bi bizkaitar euskaldunek, erdaraz egiteak. Gure egoera tamalgarriaren erakusle. A zer txaskoa eta a zer eredua haurrentzat
Bai, ni ere hotz geratu nintzen…
Finala bizkaitarraren alde hasi nuen, baina partida erdirako euskaldunaren alde nintzen.
Aupa Altuna eta Saralegi!
Behin baino gehiagotan entzun izan diet gazteleraz. Beraz ez nintzen harritu. Dena dela lotsarik ez dute.
Nire ustez pilota kirolarentzat bizkaitarrak irabaztea hobe zelakoan nengoen, baina euskaldunen alde lerratu nintzen erabat.
Lehenik euskara, bigarren euskara, hirugarren euskara ….eta pilota gero
Bikote erdaldun horretan zein ote da erdara inposatzen duena? Berazaluze edo Urruti?. Apustu eginen nuke zein den.
Hala ere ez dut esanen, en bainaiz seguru
Arretxe eta Retegiren ahotan ere ez ditugu sekula entzungo aiten euskalki ederrak, tamalez.
Baietz gero euskararen aldeko kanpainetan parte hartu. Lotsabakuak!
Eguneroko ogia
Errua ez da eurena. Franco hil zela 40 urte joan dira, eta oraindik ez dugu ezagutu hizkuntz politika duin bat EAEn sikiera. Espainiatik datorkiguna erdeinua bada, eta bertoko agintariek ere lehentasuna españolari ematen badiote, zergatik eman behar liokete pilotariek lehentasuna euskarari?
Alderdi abertzaleetan abertzaleenaren buruak ere, hiru hizkuntza dauzkagula, hots, espainiera eta frantsesa ere “gureak” direla esaten badu, nola ez dira ba gertatuko gertatzen direnak?
Ez dago lidergorik euskararen berreskurapenerako eta ondorioak hauek dira. Ez egin tiro Urruti eta Berasaluceri. Egin tiro hizkuntz politikaren arduradunei (Jaurlaritzako, diputazioetako eta udaletako agintariei bereziki).
Niri ere igandean ikusitakoak pena eman zidan, baina ez dut uste Urrutikoetxeak lintxamendu hau merezi duenik.
Nik argi ikusten dut gertatutakoaren arrazoia: Urrutikoetxeak euskaraz badaki, modu egokian erantzuten die beti kazetarien galderei. Baina ziur nago erderarekin erosoago sentitzen dela, esfortzu txikiago kostatzen zaio erderaz egitea, naturalagoa ateratzen zaio, eta estres handiko final batean erosoenera jo zuen.
Eta hau da gure elebitasunaren trajedia: jende asko erosoago sentitzen da erderarekin, zoritxarrez gazteak gehienbat. Eta gure agintariei ahoa betetzen zaienean ezagutzak gora egin duela esatean, hau da atzetik dagoena.
Ez nau pozten iñundik iñoa frontoin pelotaixak erderaz jarduten ikustik bañe Azken portuaz naz, Urrutik eta Pablok ez dabe holako desprezixoik merezi (akaso kokotekon bat, argazkixan postura egogixan be badaz eta).
Frontoizali eta pelotari afizionau ixan naz. Makiña bat urte daruaz EHko plazetan. Bazenkie zemat pelotai euskaldunek erderaz jardun daben eta jarduten daben… Bañe ez daigun behatu bakarrik frontoire. Gañontzeko bertoko kiroletan zer berba jenero entzuten da ba? Kultur munduko zemat artista “idolo” daz euskeraz euren sormena munduratzen dabenak eta gero, kamaratik kanpoa, erdera baten jarduten dabenak? Erota politika mundure salto eindde, zemat aberrrrrrtzale profesional dakauz era sutsun ahue zabaltzen dabenak eskubidin aldarrikapenak eitteko ordun eta gero, kukun batzarrin, Cervantesen lagunak bihurtzen dizenak?
Tire, eta gerua eta modernuauak gazenez bada beste birus bat gure frontoittan. Ikusi http://www.jaialaiworldtour.com -en karteletako hizkuntz modernidadik eta entzun, adibidez, Gernikako frontoiko partidutan mikrofonu hartzen daben morroin jardune (horrei kokotekoik ez. Zuzenin Izaroko isla plastikozko batelin, penitentzixi eittea Bernardo lagun dabela!).
¡Vamos a morrrirrr!
Birusa agerikoa da, ezin agerikoa: jatorkeria, txokokeria, eta keria guziak.
Erreala eta Atletik bezalako taldeekin ere sartu beharko ginateke. Entrenaldiak zein hizkuntzatan egiten dituzte. Ba al dute atzerritarrei eta ez hain atzerritarrei euskara irakasteko programarik?
Euskararen bilakaeraren adierazle bikaina dira frontoiak.
Lau t’erdiko finalean:
Emale: ETB1
Lau pilotari elebidun: bat euskal elebiduna, eta bestea erdal elebiduna.
Bi botillero: bata euskal elebiduna, eta erdal elebiduna bestea.
Ikusleak, Zaratamo eta Amezketa tartean, oso nagusiki elebidunak.
Epailak erdaldun petoak (Errioxarrak). Zertarako euskaldunak jarri???
Artekariak ??? Erdaraz jardun ohi dute.
Hizkuntz Politikaren ardura dutenek Lakuan, Bizkaian eta Bilbon, badute zer hausnartu.
Badute nondik ekin. Baldin eta euskaltzaleak badira behintzat.
Aurreko guztiok oso argi aditzera eman duzuenaz gain, “LEP.M” pilota enpresen erakundeak prestantzen dituen pilota kutxan ere euskara nagi. Hain erreza den; jokatzeko data, txapelketa, pilota aukeratze data… etabar jarri ordez, gaztelera hutsean jartzen dituzte eta gainera telebistaz agertzen dute. Hau ere txapelketa honetan gertatu zen nire harridurarako. Hauek ere badirudi ez dutela erremediorik.
Utzi jendea pakian gura daben hizkuntzan berba eitten! Inkisidore larreitxo ikusten dut nik hemen!
Zu bezalakoak gehiegi daude Euskal Herrian. Horrela goaz!
Hi gazte, kokaina pixkat nahi?? Sukaldeko irinik behar?? Bakoitzak nahi dabena!!
Estropadetan ere, patroiaren ondoan mikroa jarri zutenetik, horrelako asko entzun ditugu
Gizartean dagoenaren isla zuzena. Hizkuntz politika oso triste baten ondorioa.
Hoixe, ba, utzi jendiai gure deuen hizkuntzan eitten!! A, ezin dala? Erdara (gaztelania) behartuten daben 300 etik gora arau eta lege dagozala? Nor da inkisidorea ordun?? Ze bizkorrak diran batzuk!! Neurea oso, ta zurea erdizka ta batzuetan.
Nor zera zu esateko ze izkuntzatan berba egin behar duten pelotariek? Zein legek eragozten die euzkaraz egitea momento hortan? Beraiek erabaki dute libreki erderaz berba egitea. Esa ten nuena: inkisidore larreitxo!
Pilotariek potroetatik ateratzen zaien eran hitz egiteko eskubidea dute (zerorrek ortografiarekin egiten duzun bezala,portzierto).
Baina hemen, horrelako gertaera bat dela eta, tristura, dezepzioa edota haserrea azaltzea ez da inkisidore izatea. Ez etorri ahoak tapatzera, horretarako badago Espainiako fiskaltza!
Libertate pertsonalarena hizkuntza aukeratzerakoan erlatiboa da. Denok mugitzen gara korronteen arabera, estatu indarren arabera, hori baita errazena, soziolinguista traketsenak ere ondo azaldu dezakeenez. Izan ere,sartuta gauden hizkuntza- auzian denok ondo barneratuta daukagu euskara preszindible den ideia eta berori erabiltzea hautu konsziente eta berezia eskatzen duela; gaztelaniak eta frantsesak, estatu hizkuntza guztien moduan , ostera, konstituzionalki derrigorrak direnez, parez pare dute zabalik denetarako atea, berezkoa dute. Horri, biktimismorik gabe, gordinki linguizidio (etnozidio) programatua deitu ahal zaio. Beraz, edozein euskal hiztunek (euskaltzale? abertzale?) utzikeriaz edo kontzienteki euskal pilota bezalako hain arlo esanguratsuan, tradizioz euskararen erabilera-eremuan, gure hizkuntzarekiko zabarkeriaz jokatuta, ez du aukera libre pertsonal bat bakarrik egiten, ezpada esan daiteke gurea amildegitik zentimetro batzuk hurrago jarriko duela. Bestek esan bezala, ez da inkisidore lana, neuk ez baitaukat halako ahalmenik, horren esklusibitatea estatuen botereek dute, tristezia eta etsipen kontua baizik.
Zurekin ados.
Pilotariak adibide izan behar dut, nahitaez. Gaztetxo asko fijatzen dira euretan, guraso edo irakasleetan baino.
‘Hizkuntza bat ez da galtzen, ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitz egiten ez dutelako baizik’ (Joxan Artze)
“Hizkuntza bat ez da galtzen dakitenek hitz egiten ez dutelako, haren likidazioa programaturik duten bi Estatu estsaiaren makinariak hiztunak islaratzen dituelako baizik.” Asisko Urmeneta.
Mielek esaten duna assssppppaaaaaaldi pasa zen iraganera… Ni Freudek dioenarekin geratzen naiz. Zuzenago eta zorrotzagoa baita, egiari zor.