Karpetxenkoren fabula garaikidea

Karpetxenkoren fabula garaikidea –

Asteburu honetarako Hara! sailera ekartzen ari garen Xolomo Sapiens-en beste idatzi bat, 2011an  sukaleku.net blog-erako idatzitako sorta baten parte izan zena…

Gozatu eta on egin!  🙂

Karpetxenkoren fabula garaikidea

Karpetxenkoren fabula garaikidea
Karpechenko Georgy Dmitriyevich

Batzuetan, uste ez den lekutik atera daiteke ikasgaia. Adibidez, Karpetxenko genetista sobietiko handiari gertatu zitzaionetik.

Euskaraerrefaua esan behar ei zaio gaztelaniaren rábano hitzari (ráphanus). Badakizue zer den, noski: arbi mota bat.  Hala ba, Georgi Karpechenko genetikari ospetsuari otu zitzaion behin, errefauaren zaina oso zela interesgarria, hantxe baitu aberastasun guztia landare honek, lur azpiko zatian. Aldiz hostoek ez dute fitsik balio.

Gogoeta berdintsua egin zuen azalorearekin ere (brassica), baina atzekoz aurrera. Esan nahi baita, azaloreak lurretik kanpora duela balio, hortxe duela fruitua eta aberastasuna eta, errefauaren bestekora, haren zainek ez dutela baliorik batere.

Buruari jira eta buelta, Karpetxenko erabaki zuen, azkenean, ondorengo urteetako bere ikerketa izango zena: landare berri bat asmatuko zuen, lur azpira errefauaren zaina emango zuena eta, lurretik gora, azalorearen burua. Raphanusbrassica sortuko zuen berak. Zientzia genetikoan aloploide artifiziala izenez ezagutzen den horietako bat.

Karpetxenkoren fabula garaikidea
Raphanusbrassica

Ez pentsatu dena urre zenik Karpechenkoren bizitzan. 1930eko zientzialarien aurkako jazarpenaren ondorioz, haren zuzendari izandako N.I. Vavilov kartzelan hil zen, fusilatzeko zeukatenean. Karpechenko berak ere Ingalaterran amaitu behar izan zituen bere azken egunak, oso oker ez banaiz. Kontua da lortu ere lortu zuela Leningradoko Batzorde Zientifikoaren babesa eta baita Errusiako Botanika Aplikatua eta Izate Berrietarako Institutuaren laguntza ere, hain baitzen ona berari burututako asmoa. Munduko gosea ere amaituko zen horrela, hanka eta buru, dena jateko zeukan landarearekin.

Eta joan ziren egunak eta urteak laborategian. Aldaketa genetiko hura bonba eder bat izango zen gizakiaren garapenean. Saio bat eta beste bat, lortu zuen, azkenean, behar zuen hazi berria, eta landatu ere bai, lurrik egokienean. Denak joan ziren ikustera landare haren jaiotza. Adaxka bat lehenik, hostotxo bat ondoren, bazetorren bai espezie berria. Heldu ere heldu zen landarea azkenerako.

Hantxe zegoen denen begien aurrean Raphanusbrassica delako espezie berria: errefauaren hostoak zituen, eta baita ere azalorearen zainak. Ez zuen, beraz, ezertarako balio.

Karpetxenkoren fabula garaikidea

sukaleku.net bloga – 2011

Karpetxenkoren fabula garaikidea

Jatunkeria edo gula eta Biblia

Rabelais da aitaponteko

Alexandre Balthazar Laurent Grimod de La Reynière

MerkatuaPagotxa RZk - Jatunkeria edo gula eta Biblia
Karpetxenkoren fabula garaikidea

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!