Alexandre Balthazar Laurent Grimod de La Reynière

Euskaldunon alde –

Gargantua - Euskaldunon alde

Kanpotarren begietan ez da maiz euskaldunon aldeko testu zahar (edo berririk) aurkitzen ahal, baina gaur bertan erakutsi dit lagun batek Grimod de la Reynière-k 1808. urtean idatzitako testu bat.

Nor zen ba, gizon hori?, galdegingo diozu seguru ako zeure buruari, izan ere, gastronomia kontuak ez dira ikasten (oraingoz) eskoletan eta bere izena, bibolingile, bankari edo zapatari batena izan daiteke.  Baina ez da.

Alexandre Balthazar Laurent Grimod de La Reynière gastronomiaren aitatzak da hartua.

Aitzindarietan aitzindari, anfitrioiak nola jokatu behar duen eta mahaia nola behar den ezarri finkatu zituen, besteak beste. Goi mailako jatetxeen asmatzailetzat ere bera hartzen da eta , zer esanik ez, bonvivantaren eredua finkatzeko tenorean.

Gastronomia idatziaren lehen liburak ere berari zor zaizkio, esan nahi baita, berak ireki ziola bidea kazetaritza gastronomikoari. Haren almanakak eta argitaratutako bi liburuak, oinarri izan ziren gerora etorriko zen guztiarentzat.

Horietako liburu batean honako idatzi zuen, BIZITZEN JAKITEARI BURUZ TITULUPEAN:

Onartu egin behar da, gu, Parisko errepublikanook, hasiberriak baino ez gara, atzeratu horiek guztiak, proventzakoak, katalanak eta, batez ere, euskaldunak, maisu diren bitartean.

Paristarra, zuhurra, estuki hezia eta kamustua da zibilizazio puritano eta milinga baten eraginez. Paristarra lotsati ageri da euskaldun bat naturaltasun ikaragarriz ageri den lekuan.

Batez ere, mahaian eta jatunkeriarekin zer ikusia duen orotan, zorroztu egiten da paristarraren lotsakeria eta zuhurtzia kutsua. Aitzitik, euskaldunak ausardia dosiak erakusten ditu, kemena eta baita lotsagabekeria ere, zeinari esker ez den kikiltzen. Eta, gainera, janari kontuak poza eta jostaketarekin lotzeko artea ezagutzen duenez, lortu egiten du  barka diezaiogun baita halako arrunkeria modu bat ere“.

Behingoagatik zerbaitetan aurrean ikusi gintuen baten batek, eta poza ematen du horrek.

Hala ere, ezin galdera bat egin gabe utzi, nortzuk ote ziren Grimod de la Reynièrek ezagutu zituen euskaldun haiek?

Euskaldunon alde

Gehienetan janedan kontuez aritzen naiz, baina inor ez badago begira, lokatzatan etzaten naiz gustura