Drogak

Drogak –

Azken urteotan drogen kontsumoak ikaragarrizko hazkundea izan du gazteen artean. Haatik, euren arazoak ezagututa ere, nekez aurki dezakegu festa batean droga kontsumitzen ez duen pertsonarik. Drogen kontsumoa gizartean betidanik garrantzi handia izan duen gai bat da, adituen aburuz, menpekotasuna sortzeaz gain, drogen erabilerari uko egitea zaila da.

DrogakHasteko, gomendagarri izango litzateke jakitea drogak ez direla dibertimendurako soilik erabiltzen. Haien erabileren artean farmakoak aurki daitezke; helburu terapeutikoak dituztenak, hain zuzen ere. Ildo horretatik jarraituz, badago kirolarien errendimendua handitzeko gai den drogarik.

Kasu gehienetan drogen kontsumoa ilegala da, baina jendeak ez du aintzat hartzen haien kontsumoak dakartzan ondorioak, esate baterako, diru kopuru handiko isunak eta kasu batzuetan, heriotza.

Arestian esan dugun legez, gazteak izan ohi dira drogak gehien kontsumitzen dituztenak eta, gaur egun, edonon aurki daitezke saltzen duten pertsonak.

Gazteen artean gehien kontsumitzen diren droga-motak funtzio lasaigarriak dituztenak dira; hots, burmuin-ariketa gutxitzen dutenak. Haien artean daude; alkohola, cannabisa eta opiazeoak.

Behinola, gazteek ez zuten drogak toki seguru batean kontsumitzeko aukerarik. Egun, ordea, gazteek orduak eta orduak pasatzen dituzte lokaletan kanpoan dauden segurtasun neurriak saihestuz. Hori dela eta, gaztedia askatasun gehiagorekin kontsumi ditzake drogak.

Gazteria drogen munduan gero eta gazteagoak sartzen ari dira eta gurasoek hori ikusi ez izanak ez du esan nahi gertatzen ez denik.

Laburbilduz, nahiz eta substantzia kimiko hauek arazoak ekartzen badituzte ere, badirudi bigarren mailako kontu bat dela eta guzti horren aurretik haien dibertsioa dago. Amaitzeko, geure baitan dago egoera honen larritasunarekin bukatzea.

j Drogak – 

3 pentsamendu “Drogak”-ri buruz