Udalbiltzaren Adierazpen Instituzionala Kataluniako independentzia adierazpena dela eta
Udalbiltzaren Adierazpen Instituzionala Kataluniako independentzia adierazpena dela eta –
Carles Puidgdemont presidentak Kataluniako independentziaren adierazpena egin eta gero, erabaki historiko horrek Kataluniarentzat duen garrantziagatik eta baita Euskal Herriarentzat ere duen esanahiagatik, Udalbiltzak honakoa adierazten du:
1.- Udalbiltzak aitortza erakutsi nahi dio Kataluniako errepublikari.
2.- Udalbiltzak exijitzen du Kataluniako herritarren borondatea errespetatzea, zeina behin eta berriro hautesontzietan, modu demokratikoan, adierazi den.
3.- Udalbiltzak zorionak ematen dizkie Kataluniako herritarrei, gizarte eragileei, erakundeei, alderdi politikoei eta errealitate hori posible egiten duen orori.
4.- Udalbiltzak zorionak ematen dizkie bereziki, azken urteotan lan eta lan aritu diren udal hautetsi guztiei, erakutsi duten kemen eta konpromisoagatik. Eredu dira guretzat.
5.- Udalbiltzak aldarrikatu nahi du Estaturik gabeko nazio guztiek euren etorkizuna erabakitzeko duten eskubidea.
6.- Udalbiltzak onartzen du Adierazpen hau Kataluniako Generalitat-era, Kataluniako Parlament-era eta Kataluniako Independentziaren aldeko Udalerrien Erakundera (AMI) igortzea.
…