Kataluniako egoera eta 155. artikulua (Iñigo Urkulluk)

Kataluniako egoera eta 155. artikulua (Iñigo Urkullu) –

Hauxe da Iñigo Urkullu Renteriak, EAEko Lehendakariak, Kataluniako Parlamentuak atzo egin zuen independentzia aldarrikapenaren ostean plazaratu duen iritzia:

Kataluniako Parlamentek prozesu konstituziogile bati HASIERA ematea erabaki du Errepublika aldarrikatzeko. Espainiako Senatuak Konstituzioaren 155. artikulua aplikatzea onetsi du.

Elkarrizketak eta negoziazioa beharrezkoak izaten jarraitzen dute orain, atzo baino are eta beharrezkoago, hainbatetan adierazitako oinarrietan dihardudalarik.

Ez da irtenbiderik egongo akordioa helburu elkarrizketarik eta negoziaziorik ez badago. Politikagintzan erronkarik eta nagusiena gizartearen haustura ekiditzea behar du izan erronkarik eta nagusienetarikoa.

Era berean, lehenengo egunetik eutsi izan diodan jarrerari eusten diot: ez zaio, inolako kasutan ere, 155. artikulua aplikatzeari ekin behar.

Eremu politikoan irtenbidea da elkarrizketa errealismoz egitea, aldez aurreko baldintzarik gabe eta humiliaziorik gabe, elkarrizketa akordiorako borondatearekin eta hartzen diren erabakien ondorioez erabat jabetuta.

Erakunde arduradunak garenez gero, irtenbide politikoak proposatu behar ditugu.

Euskadin geure errealitatearekin konpromisoa hartzea dagokigu eta euskal bidea jorratu gure irtenbide-eredua bihurtzeko.

Kataluniako egoera eta 155. artikulua (Iñigo Urkulluk)

Kataluniako egoera eta 155. artikulua (Iñigo Urkullu)

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

12 pentsamendu “Kataluniako egoera eta 155. artikulua (Iñigo Urkulluk)”-ri buruz

  • Epel epel, gure bidetik

  • Epel-epel. lodi-lodi, punta motza… Urkulluren, Urkulluren korotza!

  • Epel egon baino gehigago, Urkulluk burmuin erdiarekin haren iritzia sortu duela baieztatu dezakezu. Eta Katalunian ikusten dugun guztia, azken finean, pantumakerrak haien kupoa nahi zutelako hasi bazen, ez dauka inongo zentzurik gu bide berbera jarraitzea edota halako jarduerak inongo beharrik gabe Euskaditik onestea. Euskadik nahi izan duena eduki izan du beti, eta horrela segitzeko bidea hainbeste autonomia uzten dion espainiar gobernuari potroak gehiegi ez jotzea da.

    • ganbaratxotik 2017-10-29 18:18

      Euskadik autonomia (kupoa) izango zuelakoan zaude batzuk bere garaian autodeterminazioa eskatu ez balute (besteak beste PSOE-k)?
      Nola lortzen da edozein, berriro dinot, edozein negoziazio prozesuetan lortu nahi den gutxiengo hori? Gutxiengo hori eskatuta, ala horren bikoitza? Nola lortu erreferendum itundua (Eskozia edo Quebec-en parekoa)? Tratularitzan hain trebea den EAJ-k jakin beharko luke. Aldebikotasunez?Madrileko politiko-funtzionario-teknokratok goiz batez borondatetsu jaiki eta otsan-otsan emango dielakoan? Beraien diru-gosea ahaztu eta barauan sartuko direlakoan? Faborez !
      Katalunian lanean dabiltza, saiakera egiten. Historia egiten. Gu berriz epelean. Madrleko jauntxoari postari-lanak egiten. Hori bai, kataluniak gure autogobernu bedeinkatu hau baino zertxobait gehiago lortuz gero, Urkullu baietz joan besteen lan eta arriskuen emaitza izan den hori bera eskatzera. Lotsagarrikeria. “Auzolanean”:auzoaren lanetik etekinak atera nahian. Horri bizkarroia deitzen zaio.

    • Euskadik nahi duena izan duela beti? Bai ta zerriak hegan egiten dute. Ta non erabaki ta nortzuei galdetu digute independentzia lortzeko adibidez? inon ez ta inoiz ez? Ba nengoen ba ni.
      Ta Kataluniakoa hasi zela gurea bezalako kontzertua ematen ez ziotelako? Nik uste nuen Espainiak estatut-a garbitu zuenean hasi zela guzti hau, non Andaluziari onartu zizkioten gauzak, Kataluniari ukatu zizkioten. Ta hori Espainiak ziola errespetatuko zuela Katalanek aukeratutakoa.

      EAJren aldekoek beti “independetziaren” alde. Bai bai.

  • “Hori bai, kataluniak gure autogobernu bedeinkatu hau baino zertxobait gehiago lortuz gero, Urkullu….” lasai egon Ganbaratxotik, ez ago arriskurik

  • ganbaratxotik 2017-10-30 10:28

    Hortaz, igarlea zara. Atzo Gironak Madrid-eri irabaziko ziola ere asmatuko zenduan beraz…
    Partidak Jokatu gabe ez dago jakiterik, ez galtzerik ezta irabazterik ere. Orduan bai ez dela arriskurik. Ez eta autonomiarik, ez kuporik,ez euskerarik,ez duintasunik,….ezer ez.

  • Alpargatero 2017-10-30 11:54

    Munduko ongizate-mailarik altuenetako bat, autogonernu-maila ere handia, geure hizkuntza eta kultura garatzeko baliabide andana (auskalo zergatik, abertzaleek aprobetxatzen ez dituztenak), Nafarroan eta Iparraldean aurrerapausoak ematen… Asko dugu galtzeko Kataluniakoa bezalako abentura eroetan sartuz gero. Ez nire botoarekin.

    • ganbaratxotik 2017-10-31 21:11

      “Euskera salbu da, gizarte gazte eta demografia sanoa, hezkuntzan kurrikulum-a Euskal Herria ardatz, ekonomia Espainiako arriskuekiko erabat aske, Udaletan aurrekontuak Espainako sekretario eta kontularietatik libre, mundu mailan gure selekzioak jokoan besteen pare, osasungintzan minbiziari aurre egiteko Espainiako aberatsenen eskupekoen beharrik ez,langileen hitzarmen kolektiboak bertako langile-enpresarien esku,militar-poliizia bakarrak euskaldunak,erregerik ez,….. Bai egia da ez dugu ezer irabazteko eta galtzeko asko”.

  • Gaur, ez gaude Espainaren barruko arazo aurrean, independentziaren deklarazioa ez gero konflikto nazio arteko mailan aurkitzen gara. Belgikatik etorriko den berriarekin hasiera emango dio nazio arteko konfliktoari. Beste gauzak etorriko dira. Bukaeran, bi Estatuko artean guda hasi da. 27ko deklarazioarekin dena aldatu eta aldatuko da.

  • “…Belgikatik etorriko den berriarekin hasiera emango dio nazio arteko konfliktoari..” Eufemismoa ez da makala