Katalunia aintzatetsi dezaketen 90 herrialde

Katalunia aintzatetsi dezaketen 90 herrialde –

Katalunia aintzatetsi dezaketen 90 herrialdeIndependentzia aldarrikapen batzuk oso praktikoak izan daitezke, eta aldi berean ez oso urrutira iritsi nazioartean. Kasu hori da, esaterako, Abjaziarena eta Hego Osetiarena. Errusiaz gaindi, inork gutxik aitortzen dituzte: Nikaragua, Venezuela, eta Nauru (Mikronesiako estatu txiki bat). Ez daukat aski jakintza abjaziarren eta hego osetiarren bizitza independentziarekin hobetu den edo ez esateko, baina gauza bat argia da: independienteak dira (burujabeak?), eta ez dute aurreko egoerara itzuli nahi, nazioarteak bizkarra emanda ere.

Kataluniak independentzia aldarrikatuz gero, ze babes jasoko luke munduan? Izan ziurtasun osoa Generalitateak eta beste entitate batzuk mila bider egin diotela galdera hori beren buruari, eta gestio asko egin dituztela, eta egiten ari direla egun hauetan, erantzuna ahalik eta baikorrena izan dadin.

Lagin eder bat nondik atera badagoela iruditu zait. Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa 85 herrialdek aitortzen dute munduan estatu burujabe gisa. Interes jakin batzuk izan edo ez, estatu zerrenda honetako kideek herri sahararraren autodeterminazio eskubidea onartzen dute, praktikan; eta ez Katalunia izan daitekeen potentzia ekonomiko bati, baizik eta aparteko irabazirik emango ez dion Mendebaldeko Saharari: herri erbesteratua, zanpatua eta aktibitate ekonomiko esanguratsurik gabe. Hau da, Katalunia aintzatesteak are eta interes gehiago piztu dezakeela zenbait gobernutan:

  • Madagaskar
  • Burundi
  • Aljeria
  • Angola
  • Benin
  • Mozambike
  • Guinea-Bissau
  • Ipar-Korea
  • Togo
  • Ruanda
  • Yemen
  • Seychelles
  • Kongo
  • Sao Tome
  • Panama
  • Ekuatore Ginea
  • Tanzania
  • Etiopia
  • Vietnam
  • Kanbodia
  • Laos
  • Afganistan
  • Cabo Verde
  • Granada
  • Ghana
  • Dominica
  • Guyana
  • Santa Luzia
  • Jamaika
  • Nikaragua
  • Uganda
  • Mexiko
  • Lesotho
  • Zambia
  • Kuba
  • Iran
  • Sierra Leona
  • Libia
  • Siria
  • Swazilandia
  • Botswana
  • Zimbawe
  • Txad
  • Mali
  • Costa Rica
  • Vanuatu
  • Salomon Irlak
  • Kiribati
  • Nauru
  • Papua Ginea Berria
  • Tuvalu
  • Mauricio
  • Venezuela
  • Surinam
  • Bolivia
  • Ekuador
  • Mauritania
  • Burkina Faso
  • Peru
  • Nigeria
  • Yugoslavia (deseginda)
  • Kolonbia
  • Liberia
  • India
  • Guatemala
  • Dominikar Errepublika
  • Trinidad eta Tobago
  • Belice
  • St. Kitts eta Nevis
  • Antigua eta Barbuda
  • Albania
  • Barbados
  • El Salvador
  • Honduras
  • Namibia
  • Malawi
  • Paraguay
  • San Vicente y Granadinas
  • Timor Oriental
  • Hego Afrika
  • Kenia
  • Uruguay
  • Haiti
  • Hego Osetia
  • Hego Sudan

Ados, ez dago G8-ko inor, baina lurralde batzuen pisua esanguratsua da oso: Aljeria, Mexiko, edo baita BRICS blokean (Brasil-Rusia-India-China-South Africa) dagoen Hego Afrika; India berak ere onartu zuen errepublika sahararra, nahiz eta gero erretiratu zuen. Gehiago konbentzituko zuen marokoarren diplomazia lanak, eta eskaintzeko zeukatenak: merkatu zabalak, joan-etorriko ekonomia, eta batek daki zer gehiago.

Joko handia dago hor, diplomazian, eta gordin aritu beharko dira, bai espainiarrak eta bai katalanak. Aipatutako zerrendaz gain, ahots batzuk entzun ditugu munduan zehar: Belgikaren gehiengoa flamenkoa da, eta atxikimendu handia dauka Kataluniarekin; Letoniako gobernuan ere entzun izan dira aldeko adierazpenak; Eslovenia eta Eslovakia ere aipatzen dituzte batzuek.

Katalunia aintzatetsi dezaketen 90 herrialdeBeste iturri batzuek diotenaren arabera, Israel ere alde legoke. Egia izan al daiteke? Artur Masek 1986an egin zuen lehen bidaia hara, eta Shimon Peres berak egin zion harrera. Kataluniak eta Israelek izan dituzten harremanak esanguratsuak izan omen dira historikoki, ekonomian, unibertsitateetan… Bestalde, ERC-ko Santi Vidalek ulertzera eman zuen (adierazpen horiengatik epaiketetara joan behar izan zuen beranduago) mossoak formazioa jasotzen ari zirela israeldarrengandik (ezer berririk ez, Ertzaintzak ere jaso zuen), eta zenbait enpresari juduk interes handia luketela Estatu Kataluniar batean. Ksenia Svetlova parlamentai israeldarra ikuskatzailea izan da erreferendumean. Batek daki.

Onena porra bat egitea izango da. Bota zure proposamena, eta argudiatu zergatik. Sari banaketa Errepublika aldarrikatzen den egunean.

Katalunia aintzatetsi dezaketen 90 herrialde  Katalunia aintzatetsi dezaketen 90 herrialde

Mairua naiz behelaino artean. ZUZEUko erredakzio kide; Bertsolari.eus aldizkarian koordinatzaile. Estellerria.

4 pentsamendu “Katalunia aintzatetsi dezaketen 90 herrialde”-ri buruz

  • “Katalunia aintzatetsi dezaketen 90 herrialde”????
    Ez ote luke bere burua antzatetsi beharko lehendabizi Puigdemonten Govern delakoak?
    Poztasunerako eguna ala etsipenerako arrazoia?

  • Lehen uneko berotasunak sorrarazitako galderak goitibeheiti, egia da, distantziak salbatuz, agian Trotskyk Lenini buruz zioena aplika litekeela honetan: helbururako tentsioa argia eta etengabekoa zuen beti, nahiz eta oso bide bihurriez baliatzen zen zenbaitetan.

  • ganbaratxotik 2017-10-16 20:58

    Eta Britania Handiaren posizioa Brexit-aren ingurumarian argia da?
    Eta, hortik zehar bolo-bolo dabilen Espainiaren deskalabru ekonomikoa gauzatzen bada?

  • Bide batez, noizko OMNIUM eta ANC bezalako erakundeak gurean?
    Alderdietatik at antolatzeko bide interesgarriak bi-biak.
    Zinez eskertzekoa litzateke ahalegina.