EH eta Katalunia: ezer ez da berdin

EH eta Katalunia: ezer ez da berdin –

Joan den igandean elkarrizketa egin zioten Berrian Nekane Saroberi, Shin Chanen euskarazko ahotsa izan denari. Erretiratzear da. Elkarrizketan, oso kontu larriak aipatu zituen:

-“1980ko hamarkadaren hasieran 1.800 ordu bikoiztu ziren, eta, iaz, 109 besterik ez [elkarrizketatzaileak]”

-Ordu gehiago bikoizteko inolako asmorik ez dagoela adierazi du Bingen Zupirirak (Jaurlaritzako Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua)

-“Ez dago dirurik, baina telesailak bikoizten dituzte, erdaraz, ETB2rako. Ikusi ditut horretan ETBra joan naizenean (…) ETB2-k dena jaten du”.

-“Gero eta zaharragoak zarete bikoizleak, eta ez da gazterik txanda hartzeko. Azkenak zarete? [elkarrizketatzaileak]”

-“Bizi behar da, eta bikoiztetik ezin zara bizi. (…) Nork erabaki du euskarazko bikoizketarik ez egitea? Eta gure umeek ez al dute merezi ETBk ematen dietena baino gehiago? Buruz dakizkite elkarrizketak honezkero.”

Euskaltzaleoi bost pito inporta zaigula dirudi. Katalunian, Plataforma per la Llenguak 1999an jada babestu zuen filmak katalanera bikoizteko eta azpititulatzeko manifestua.

EH eta Katalunia: ezer ez da berdin

Azkeneko urteetan katalanezko bikoizketak behera egin duela eta, berriki beste manifestu bat babestu dute.

Euskal Herria eta Katalunia: ezer ez da berdin.

EH eta Katalunia: ezer ez da berdin

19 pentsamendu “EH eta Katalunia: ezer ez da berdin”-ri buruz

  • ETB2 desagertarazi edo pixkanaka euskaratu (euskarazko programazioa erdarazko azpidatziekin adibidez) egin behar da. Makina bat telebista dauzkagu gazteleraz ikusteko, beraz ez du merezi hainbeste baliabide gaztelaniazko kate batera bideratzea.

    • Hego Euskal Herriko biztanleriaren gehiengo garbi bat erdaraz egiten du bere eguneroko bizitzan eta gaztelania dauka bere ama hizkuntzat. Hori jakinez gero, ez al da ba logikoa telebistaren programazioa errealitate horretara egokitzea?

      Ordea, ingenieritza soziala baino egin nahi ez baduzu, orduan bai, ETB2 “euskaldunizatzea” aldarrikatzen dut nik ere (edo bestela kanala desagerrarazi, hori bai dela erabaki demokratikoa!).

      • Jende horren gehiengo bat erdalduna bada, ez al da hamarkadetako ingenieritza sozialagatik izan ere? Nik dakidala XIX. mende hasieran gipuzkoa eta bizkaiko gehiengoa euskaldun elebakarra zen.

  • Enfin, zer esan, nik Zupiriaren kontrakoa pentsatzen dut. Nik, produktu audiobisual guztiak eskeniko nituen euskerazko bikoizketarekin ERE, eta euskerazko azpitituluak ERE. Gero bakoitzak aukera dezala.

  • Ni Urkullu banintz, Clan eta Boing Kateak behartuko nituen euskarazko bikoizketarekin ere emititzera Euzkadin. Bi kate horiek bai erdalduntzen dituztela ume euskaldunak. Eta helduen kateak ere bai, noski.
    Enfin……

  • Egia esanda, nire seme nagusiak mandoa maneiatzen ikasi zuenetik, agur etb3.(eta normal iruditzen zait) Txikienak ez du etb3 ezta ezagutu ere egin.
    Enfin, eskerrik euskalencodings dagoela, eta tarteka filmeren bat ikusten dugula geurean…

    • Alpargatero 2017-10-10 11:11

      Nik oso gauza praktikoa eta eraginkorra egin nuen:t eleagintea erabiltzen hasi zenerako, Clan eta enparauak ezabatuta neuzkan kanal-aukeratik. Galdetuz gero, gure antenak ez zituela hartzen esan nion, eta normaltasun osoz jarraitu zuen euskarazko programak ikusten.

  • Eta noizko ETB1 albistegiak euskara hutsez.
    Zer dela eta jasan behar dugu gero eta gaztelania gehiago zeharo euskaraz behar luketen saio horietan?
    Euskara hutsa entzuteko eskubiderik ere ez al dugu euskaldunok?
    Eta zergatik ez ote zaio ETB1eko inori bururatzen frantsesez mintzo direnak gaztelaniadunen proportzio berdinean jartzea adierazpenak egiten? Edo alemanak, edo ingelesak, edo arabiarrak…, ahal delarik, bikoizketarik gabe eta itzulpenik gabe, gaztelaniadun gehienei bezalatsu.

  • Ez du ezertarako balio zer egin behar litzatekeen, zer komeniko lukeen edo Urkullu bagina zer egingo genukeen iradokitzeak.
    EAJri bost axola euskal hiztunak, ez diogu presiorik egiten eta gehienek ezker abertzaleari ematen diote bozka.
    Ezker abertzaleak, euskararen alde ezer gutxi eginda ere, ziurtatuta dauzka euskaltzaleen bozka gehienak, alderdien artean euskaltzaleena baita, esan bezala, ezer gutxi egin arren.
    Euskaltzaleok bildu eta ganorazko ekimenen bat antolatzen ez badugu, Baztarrikak adierazi bezala, bi belaunalditarako bizitza bermatuta izango du euskarak. Hots, bi belaunalditan kitto.

    • Zinez kezkagarria EHBILDUk burutu berri duen EUSKAL HERRIRAKO BURUJABETZARAKO PROPOSAMENA delakoan EUSKARA hitza behin ere ez azaltzea.
      Nonbait barne gatazka gehiagorik ez izateko formula aseptikoa. Eta klandestinoa.
      Dena baita EUSKAL HERRI, EUSKAL NAZIO, EUSKAL KOMUNITATE, EUSKAL HERRITAR…
      Eta gure hizkuntzarena KULTURAren zakutoaren baitan ulertu beharko genukeela ematen du: “Euskal Herria deitzen dugun nazioa osatzen duen giza eta kultur komunitatea”
      Gure komunitatearen barnean ere Euskaldunok IKUSEZINak eta, makurrago litzatekeena, KLANDESTINOak.

  • Azken hilabeteetan tantaz tanta iristen hari dira gure hizkuntzari loturiko albiste txarrak, bata bestearen atzetik. Askoren errezeloa eta gutxi batzuen alarmismoa paranoia baizik ez zela saldu izan digute, baina datuak ateratzen ari diren heinean geroz eta gehiago ari gara konturatzen DESAGERTZEN ARI GARELA, HERRI GISA EZ DUGULA ETORKIZUNA ZIURTATUA INONDIK INORA, eta diskurtso politikoki zuzenek eta ustezko abertzaleen hipokrisiak (euskara bihotzean eta erdara ahoan) egoera okertu besterik ez dutela egiten.

    Euskaldunok, gure geroa ziurtatu nahi badugu, mugitzen hasi behar gara lehenbailen. Bakoitzak bere esparrutik tira egin behar dugu, herri zahar hau heriotzaren eskuetatik ateratzeko, gure arima hiltzen uzteko bezain odolgalduak ez gara! Euskaldunok lehenengo! Euskara lehenengo!

    https://askatasunarenliga.eus/

  • Ia populazio osoa euskalduna duen Gipuzkoako kostaldeko herri batean, honako hitzaldi sorta antolatu du “Eskubide sozialen karta” erakundeak urria eta azaroan zehar:
    “1917ko Errusiako Iraultza, urteurren bat baino gehiago” jardunaldiak antolatu ditu Getariako Eskubide Sozialen Kartak.
    Arnaldo Otegi politikariak emango die hasiera, urriaren 19an, “XXI. mendeko iraultzak bultzatuz” hitzaldiarekin, euskaraz.
    Marcos Roitmanek “Influencia de la Revolución Rusa en Latinoamérica”, españolez.
    Josefina Martinezek, “las mujeres y la revolución rusa”, españolez.
    Iñaki Gil S.Vicentek, “la revolución bolchevique…”, españolez.
    Xabier Arrizabalok, “enseñanzas de la revolución rusa”, españolez.
    Azkenik, “el capital, 150. urteurrena mintegia burutuklo omen dute.
    .
    Sei ekitaldietatik, bat euskaraz, lau españolez eta beste bat…ek jakin.
    Herri euskaldun-euskaldun horretako “eskubide sozialen karta” delakoei, euskaldunon eskubide sozialak ahaztu zaizkie nonbait.

    • “Antes una España roja que rota” esan zutenek bete-betean asmatu zuten.

  • Juan Inazio Hartsuaga 2017-10-15 20:16

    Etsaia etxean dugu jaun-andreak! Zenbat eta beranduago ohartu, orduan eta txikiagoa irauteko aukera.

  • Euskaldun bat 2017-10-23 10:24

    Guztiz ados hemen esandakoekin. Hala ere, kexez gain, proposamenik euskaldunok batzeko eta batuta indar egiteko? Ni prest nago eta ni bezala beste milaka batzuk ere egongo zarete eta egongo dira. Agian ez gara gehiegi izango, baina, gutxienez eztabaida eta zarata egiteko gaitasuna izango dugu; euskara eztaibadaren eta plazaren erdigunean jartzeko, alegia.

  • Zertaz ari zara? ETBz zehazki edo euskaraz oro har?
    Euskarari buruz oro har aritzeko uste dut hor daudela Kontseilua, EHE, etab. ETB, bikoizketa, euskarazko DVDak / Euskarazko Netflix / Filmin.eus… Holakoez arduratzeko zerbait eratzearekin guztiz ados.

  • ETBren jarrera, eta berau kontrolatzen duten alderdiena batez ere, lotsagarria eta mingarria da. Sozialki garatu duten “anestesia politikoak” ematen dien erosotasunari esker, inongo oztoporik gabe ari dira Artzallusek zioen “hecho diferencial”-a deusezten. Horren adibide garbiena euskararekiko ezaxolagabekeria eta zabarkeria!! Bikoizketa suntsitu izanak belaunaldi oso baten erreferentzia euskaldunen gabezia larria ekarri du, eta hori oso grabea da, gerra osteko belaunaldiarekin zer gertatu zen jakinik, batik bat. Baina, zoritxarrez, ez bikoizketa bakarrik! Euskal serieak ere agortu dira nonbait. Aurten, Goazen saioko 13 atal besterik ez dira grabatu, eta ez da gehiago grabatuko dirudienez. Zertarako orduan ETB? Gazteak alienatzeko moduko saio inozoak ekoizteko? Gu ta gutarrak kasu? Informatibo manipulatzaile eta unionistak plazaratzeko? Herri txiki kenduta, zer garatzen da? nosekede vasconia?
    eta langile eta sindikatuak… ixilik? diario irakurtzen? komunean? zigarreta kanpoan? interneten?