Turismo masifikazioa

Turismo masifikazioa –

Bolo-bolo dabilen gai baten inguruan arituko natzaizue oraingoan. Uda honetan inoiz baino biziago dabil. Azken urteotan, turismoaren fenomenoa sustatu izan dituen kausak ugariak dira. Esate baterako, garraio komunikazioen erraztasuna pisuzko arrazoia da fenomeno turistikoa agerian egon dadin (merkeago, errazago, arinagoak). Oro har,batetik bestera joateko erraztasuna azpiegitura hobekuntzak (adibidez, errepideak, trenbideak eta aireportuak) izateak ahalbidetu du. Azpiegitura egokiez gainera, bidaietan inbertitu beharreko denbora askoz laburragoa suertatzen da. Aipatu beharra dago ere norbanako autoa izateak eragina izan duela turismoaren fenomenoan. Horren ondorioz, turisten kantitate gorakada ez ezik leku guztiak jendez gainezka egoteko joera ere erraztu egin du, bai Euskal Herrian, baita mundu mailan ere.

Turismoaren masifikaziora gerturatzean metodikoak izan nahi badugu, ondo legoke hasiko bagina jakiten terminoak berak adierazten duena. Espainiako RAEren arabera (Gazteleraren Errege Akademiak), turista (ingelesko “tourist”) «entretenimendu eta gozamenagatik herrialde batetik zehar ibiltzen den pertsona da». Eta Maria Moliner lexikografoak «herrialde batetik turismoagatik bidaiatzen duen pertsona» dela esaten du eta hurrengoa gehitzen du: «Turismoa: Plazerragatik bidaiatzearen ekintza. Horrela bidaiatzen duenaren arrazoia. Bidaia mota horiekin erlazionatutako ekintza eta antolaketak». Nire aburuz, turismoa denbora jakin baten buruan leku edo herrialde desberdinak bisitatzea da, betiere aisialdi denboraren barruan eginez gero.

Batzuetan, turismoa beste arrazoiengatik bidaiatzearekin batera egiten da. Adibidez, lan-arrazoiak, familia/adiskideak bisitatzea, medikuntza-arrazoiak, hizkuntza bat ikastea… helburu dugularik. Batzuetan, turismo-hutsa (bidaiatu, bidaiatzeko asmo bakarrarekin) beste ekintza horiekin bat egitearen ondorioz, turismo-motak sortzen dira: turismo linguistikoa, medikuntza-turismoa, turismo sexuala, gastronomia-turismoa, jaialdi turismoa, lan-turismoa…

Dena dela ere, eta nomenklatura akademikoak gorabehera, turismoa eta turistei buruz hitz egiten dugunean egiazkoa dena da guztiok abiatzen garela nola edo hala. Baina, ikusle batek demagun objektiboa dela, Pisako dorrearen aurreko kafetegi baten terrazan edo Veneziako San Marcos katedralaren aurrean eserita badago, ez du zertan eduki hiztegia turista zer den jakin dezan. Hortaz, kaletik milaka pertsona ikustean turista zer den jakin dezakegu definizio konkreturik gabe.

Turismo masifikazioa

Halaber, bi turista mota desberdintzea komeni da. Bidaiatzeak kultura berriak ezagutu eta aberasten gaituela sinesten jarraitzen dutenak eta atseden hartzea soil-soilik nahi dutenak. Eskuarki, azken hauek Mediterraneoko eguzkiaren mikrouhinean azaleko minbizia hartzeko jendetzaren irudiekin lotzen ditugu. Hamar edo hamabost urtetik hona turismoaren gorakada nabarmendu beharrekoa da. Eguzki eta hondartzako helmugak dira, bereziki, turistek aukeratzen dituzten gehienak (Europako mediterraneoan, herrialde musulmanetan atzerakada izan da azken 5 urteotan eraso islamiarren ondorioz eta gune tradizionalek berreskuratu dute; Grezia, Kroazia, Italia, Frantzia eta Espainiako estatuak). Helmuga hauek gustokoenak badira ere, kultura-turismoa edo hiri-turismoa ez da atzean geratzen. Esate baterako, Bartzelona, Erroma, Paris edo Londres kultura turismoko helmuga garrantzitsuak dira.

Argitu beharreko bestelako kontzeptua atzerritarrarena da, turistarenarekin alderatuz. Lehen esan bezala, turistak leku edo herrialde desberdinak aisialdi moduan bisitatzen eta zeharkatzen duten pertsonak dira. Turistek ez dute zertan izan denak atzerritarrak, bertakoak edo nazionalak ere egon badaude. Atzerritarrak, ordea, kanpoko herrialde batekoak direnei deritze. Atzerritarrek beste herrialderen batean bigarren bizilekua dute eta hauek batzuetan ez dira turistatzat hartzen, egoiliarrak baizik. Horrenbestez, bi hitz horiek dagokion unean erabiliko dira gaizki-ulertzeak ager ez daitezen.

Edonola ere, Euskal Herriko erakunde ofizialak ahalegina egiten dabiltza turismoa sustatzeko eta hori dugu eztabaidagai azken boladan. Zenbateraino sustatu, zenbateraino mugatu eta arautu? Argi dago Mediterraneo aldeko turismo masibo eta askotan mokortzeko turismo hori ez duela gizartearen gehiengoak nahi, herrialdeak desnaturalizatu, banalizatu, merkantilizatu eta xarma desagerrarazten dion heinean. Kalitate edo kultura alorreko turismoa nahiago dugu gure herrian (elitistena soilik izan gabe). Izan ere, suposatzen dut, nola edo hala, jatorrizko ohiturak, bizimodua errespetatzen duen turismo hori denok onartzen dugula gure herrian.

turismo de borrachera bilaketarekin bat datozen irudiak

Turismo masifikazioa Turismo masifikazioa