2017ko hogeita hamaikagarren astea (Txiorik Onenak)
2017ko hogeita hamaikagarren astea (Txiorik Onenak)
Urteko 31. astea atzean utzi eta abuztuan sartu gara bete betean, zazpi txioko sorta berri batekin.
Asteon ere puri-purian dauden gaiak jorratzen dituzte txioek. Venezuela eta turismoa, banpiroak eta frontoiak, barrakak eta errobotak, pagotxak eta hipotekak…
Eta aspaldiko partez, ez dago zuzenean euskararekin edo euskarari egindako txandriorik ageri, harrigarria bada ere!
Joan den astekoen artean, mendira jo eta Zet erabiltzailearen txioa bozkatu duzue gehien.
.
Zein begitantzen zaizu asteko txiorik onena?
Frontoian: "1936tik Amarako erresistentziak zutik dirau, bihotzean daramagulako mundu berri bat". Mundu berri hori urbanizazio bihurtu dute! pic.twitter.com/5Bmp4TYTGs
— Pilon (@pmendibil) August 2, 2017
10 egun (eta gau) etxe ondoan jo eta su aritu ondoren barrakek ospa egiten duteneko momentu zoragarri eta berezia… #zoaztejaunarenpakean pic.twitter.com/IkbhmmcTno
— Garbiñe Larrea (@Gar2Larrea) August 2, 2017
Saiatzen ari naiz albistegiren bat ikusten, baina matxura baten ondorioz-edo nire telebistak Venezuelako kateak bertzerik ez du harrapatzen
— Santi Leoné (@ororostorm) August 3, 2017
Gizakiek ulertzen ez duten hizkuntza batean ari ziren bi robot deskonektatu dituzte pic.twitter.com/kdivxXgJgT
— Gorka Bereziartua (@boligorria) August 3, 2017
Euskal gazte erradikalak banpiroak dira, Espainiako egunkari nagusien arabera. Hamarkadak pasa arren, gazte jarraitzen dute. pic.twitter.com/evTh7ROcR9
— Edu Lartzanguren (@edulartzanguren) August 3, 2017
Hau bai txolloa! Horrela ez zaizkizu zentimoak pilatzen poltsikoan. pic.twitter.com/f6ZkjuBLa3
— Eñaut Guruzeaga (@EGuruzeaga) August 4, 2017
Hipoteka sinatu baino lehen etxe berria ikusi nahi izan du. pic.twitter.com/KkhQJclko4
— Unai (@unaimy) August 4, 2017
.
.
Pasa den asteko txiorik onena:
Mariiiiiiiii, ez zara izango niretzat pic.twitter.com/DRFH0nfh4x
— Zet (@zeteusk) July 27, 2017