Talibanaren Letxuga eta turismoa
Talibanaren Letxuga eta turismoa –
Orain dela urte batzuk, ni pekataria, promozio inmobiliario munduan aritutakoa naiz. Zorioneko burbuila lehertu zen arte. Gogora etorri zait, gaur egungo aktualitatearen harira, nola Gipuzkoako herri baten, Urretxun izan zen, etxebizitza mordoxka baten eraikuntza eta promozioaren kudeaketa zuzentzea tokatu zitzaidan.
Lursoroa erosia genuen eta urbanizazio lanak hasteko garaia heldu zen. Bazen lurra saldu ziguten artean –prezio ederrean noski, oso ederrean- gizon bat, bertan baratzatxo bat lantzen zuena, letxugak konkretuki. Eskabadora sartu genuen egunean, gure nekazari gizonak alto eman zigun, oso haserre bera, oso sutsu, bere baratzatxoan (berea izandakoa zena hobeto esanda) ez zela inor sartuko, bere hilotzaren gainetik ez bazen, bere letxugatxoak letxuga eder izatea lortu arte.
Gizonak, nola esango genuke, irakurlegoak ulertuko du, perspektiba falta bat bezala zuen, bere letxugatxoak besterik ez zituen ikusten berea izandako lur zatitxo hartan; lur soro hartan inbertituta zeuden milioi mordoxka, allakuidaos, berak berea poltsikoan izan arren; dozenaka familia bere etxebizitzaren zai bazeuden ere allakuidaos. Letxugatxoa zen prioritatea. Azkenean, alkateak berak parte hartu behar izan zuen gatazkan, herritar haren jarrera infantilista eta taliban haren aurrean bere ulerkuntza eta solidaritatea aurretik erakutsiz, noski.
Eta hau bururatu zait, gaur entzun dudan berri baten ondorioz; Donostiako Aste Nagusian, aurten bai, manifa antolatu omen dute, oraingoan turismoaren kontra. Bakarren batek matizazioa eskatuko du, “turismo kapitalista eredu honen kontra” dela esanaz.
Idatzia dut ZuZeu honetan, harridura itzela sentitzen dudala EuskalHerri aurreratu honetan nolako jarrera talibanak aurkitzen diren han eta hemen.
Dena ez da nekazaritza.
Galdetu diezaietela ehundaka etxe alokairuan jartzen dituzten jabeei, milaka dendatxo, bai janari, arropa, opari, goxoki-izozki,… ehundaka taberna eta jatetxe, kafetegi, taxista, hotel eta pentsio eta abarrei.
Jokatuko nituzke dozena bat letxuga, Donostiako manifan bilduko direnen artean, gehiengo bat Maduroren aldekoa dela, sozialista eta iraultzailea, kamarada baina benetakoa, eta (dena ez da negatiboa izango) euskal letxugaren defendatzaile; Bere garaian Urretxuko aberastu berri zen nekazaritxoak alkatearena jo ordez, beraien laguntza eskatu izan balu, urbanizazio lanak ederki atzeratuko zirela ziur naiz.
Gure jainkoak sortu, eta eurak bildu, erdal esaera batek dioen bezala.
Horrelako zerbait delakoan nago.
Zein da gure “turismo-eredua”? Iparraldeko Kostaldea frantseztu duena? Mediterraneoa urbanizatu duena?Galiziakoa?Baten batek badaki?40 urtean gaiaren kudeaketaren ardura duenak badaki?Eztabaidatu dugu? Landu dugu?Unibertsitateek zerbait proposatu dute?Zer diote adituek?Badugu aditurik?Bidaiariak ala turistak behar ditugu?Euskera zer den jakitera datozenak ala Alde zaharretan frankiziak jartzera datozenak?Baserritarren letxugak jatea nahi dutenak ala McDonalsera joango dena?Denetakoak behar ditugu?Dena behar dugu?Letxuga eta urbanizazioa bateragarriak dira?Hau guztia teknikoen esku utzi eta kito?Merkatu eta diruaren esku utzi planifikaziorik gabe?Galderak eta aldarrikapenak soberan daude?
Galdera gehiegi eta tajuzko erantzun oso-oso gutxi. Urte gehiegitan mamuen bueltan bueltan giran ibili ondoren, has gaitezen hitzegiten honetaz ere bai!!. Eta hasteko manifa bat antolatzea modu egokia bada, ongietorria manifari.
Ondorio bikaina. Ez dakigu zer behar dugun, ez dugu gaiaren inguruan behar hainbat gogoeta eta azterketa egin baina hasteko has gaitezen manifa bat egiten aurka gaudela adierazteko. Ez aipatzeagatik ondoz ondo izan daitezkeen “albo ondorioak”. Horiek ere gogoetaren pizgarri izango dira noski.
Nola da posible hain lerro gutxitan hainbeste demagogia eta hainbeste pitokeria biltzea, ezinezkoa ene iduriko. Gaur arte.
Esperientzia pertsonal solte eta bakanetik abiatuta irakurketa orokorra lehenik; jarraian, turismo eredu honen aurka daudenak taliban gisa definitu baserri bateko baratzazain batengatik; turismo eredu honen aurka daudenak dena nekazaritza bihurtu nahi dutela, ondoren, “dena ez da nekazaritza” (Lemoiz, Arzallus eta azaren teoriari jarraiki?); eta nola ez, dena irabiatzeko Maduro eta Venezuela.
Gutxieneko zentzu apur bat daukan paragrafo bakarra hauxe: “Galdetu diezaietela ehundaka etxe alokairuan jartzen dituzten jabeei, milaka dendatxo, bai janari, arropa, opari, goxoki-izozki,… Ehundaka taberna eta jatetxe, kafetegi, taxista, Hotel eta pentsio eta abarrei”. Horri erantzutea erraza da, oso. Jardun ekonomiko hori egotea ona izan daiteke, baina ez diru iturri horiek (etxejabe, dendari, taxista…) ez dauzkaten beste guztiak izorratuta. Ekonomiaren bizkarrezurra industria da herri honetan, ez turismoa eta adreilua. Edo ez zenuen ezer ikasi zorioneko burbuilatik? Bide batez, turismo demasak lurraren balioa igotzen du izugarri, eta taxista, dendari, eta gainontzeko donostiar hilkorrei geroz eta gehiago kostatzen zaie etxebizitza duin bat lortzea. Hau da, alde egiten dute beren herritik.
Maduro eta turismo masiboaren aurkakoak nahastu dituzu esaldi batean. ETA bakarrik falta da. Bravo.
“Kaka pilo ederra entzun, ikusi eta irakurri behar izan dugu turismoaren inguruan azkeneko egunetan. Gogorarazi nahi dizuet jakintsu liberal eta sasi-listo guztiei Raxoiren lubaki berdinean zaudetela. Hitz egin dezagun turismo eredu jasangarri batez, herria eta herritarrak onuradun izan daitezen, eta ez denon bizi kalitate galeraz elikatzen diren lau aberaskume nazkagarri.”
Lehen esaldiarekin, ados; Gainontzekoa, Madurok idatzitakoa dirudi
Interekonomia,vocento… izango dira idazleak informatzeko erabiltzen ditun ikuentzunezkoak. Zenbat memelkeri,babukeri,ezjakintasun… hain lerro gutxitan. Lehen informa zaitez ta gero jada idatzi idatzi dituzun….
Urretxukoa Intereconomian?
Bai ezkerfatxoak oso barregarri eta moñoño bihurtu dira. Ez dago hau ikusteko beste modurik, atzean ez baitago inolako zentzurik.
Guztiz ados Josebarekin. Eta zer proposatzen dute ezker abertzaleko gazteek? Ba al dute soluziorik pankarta, oihu, pintada eta ohituta gauzkaten “ekintzetatik” kanpo? Nik ere apustu egingo nuke Aste Nagusian Donostian manifestazioan bilduko direnak Maduroren alde daudela, AHTaren kontra, Donostian metroa egitearen kontra, errauskailuaren kontra, bere garaian Leizarango autobidearen kontra, zezenketen kontra, baina hemengo letxugen alde, soberania alimentarioaren alde…..
http://www.diariovasco.com/opinion/turismo-desmemoria-20170808091015-nt.html Benetan tristea dela edozer kritikatzea informatu gabe, ta batzuek espertuak zarete hortan.
Jode, Joseba Etxeberria Muguruza!
Ikaragarria errealitate desberdinak lotarazten dizkizun sistema neuronala!
Ze fina eta zehatza kontzeptuak, ikuspegiak eta planteamenduak uztartzeko haria!
Hori bai benetako arazo bat, turismoarena alegia, pikutara bidaltzeko abilezia!
Piter Ansorena eta Donostiako Alde Zaharrekoak pozik geratuko ziren zure ekarpenarekin!
Ez dakit nola ez dituzun,bidenabar, Arzalluzen azak atera solasaldira!
Talibanak ote dira honako hauek ere?
Jose Angel Irigarai, Sabino Ormazabal, Paco Sexmilo, Felix Arrieta, Koldo Telleria, Xabier Zaldua, Andoni Monforte, Urko Aiertza, Javier Elzo, Xabier Rojo Etxaniz, Juan Gorostidi, Beltza, Ibon Maritxalar, Ramon Mendizabal, Gorka Arzelus, Fernando Blanco, Iñaki Biain, Iñigo Cabañas, Eduardo de la Fuente, Beñat Gaztelumendi, Piter Ansorena, Klara Badiola, Ramon Agirre, Manuel Berasategi Olazabal, Aitzol Iriondo, Arritxu Zurbano, Juan Mari Iraola, Fermin Iraola, Markel Ormazabal eta Mikel Agirre.
Euskal Herritik milaka kilometrotxo batzuk urrunduta, turista gisa, templau, bate arazorik gabe
Zerrenda horretakoen arazoa bestelakoa da
Manifestaldiez harago, turismoarenak (ez da ez fenomeno berria, ez Donostian soilik eragiten ari dena) merezi du azterketa pausatu eta serioa. beste Josebarenari demagogia egoztearekin ados egon ninteke, baina arrazoiaren arrasto batzuk ere ematen ditu.
dena den, Jacan geldi gintezke edo Ezkarain, eta han eztabaidatu, gure ekonomiaren bizkahezurra omen den industriak (Lekeitio eta Donostian ere bai?) nolako mesedeak eta kalteak eragiten dituen han, edo hemen. edo Port Aventurako iladan gaudela ere eztabaidatu dezakegu.
jende horrek adierazi duen arazo bat egon badagoela, ados. baina horri “Tourist go home” pintadekin eta manifekin erantzutea… beste upel bateko sagardoa da.
Nola zan ba hura:”gazteak gera gazte eta ez gaude konforme”. Gazteari emozioen gainetik arrazionaltasuna eskatzea ez al da gaztea bera baino utopikoagoa izatea?
“La parte por el todo” esaera esan ohi da espainolez. Horixe egiten da sarriegi hemen. Alegia, gazte eremu oso zehatz baten aldarrikapen formetan erradikala hartu eta sektore sozial guztia zaku bean sartu aldarrikapena bera kutsatu eta zilegitasuna kentzeko. Ez gabiltza ondo horrelako portaerarekin jarraitzen badugu. Lehengo inertziekin darraigu.
Bestetik, eztabaida egonez gero, agian Port Aventurara joatea bi aldiz pentsatuko dugu agian Katalunian kaltea eragiten duelako, eta Donostiako alde zaharra multinazionalen esku uztea onetsi edo ezetsiko dugu agian, edota Miarritzen turismoak euskalduntasunari ekarri dion onurak ebaluatu, edo Baztan eta Aezkoako aldeko herrietan ez den gazterik gelditzen eta “turista-bidaiariak” bertara bideratzea komeni zaigun,eta.abar eta abar,….
Letxugaren talibanak nik neuk nahiago, diruaren talibanak baino.
«Los tiburones de la industria del turismo quieren comprar la ciudad, sus espacios y su identidad para especular, exprimirla, usarla y tirarla. El capital local también ha encontrado su sitio acumulando propiedades del ámbito inmobiliario y de la hostelería, entre otros», censuró la formación que dirige Arnaldo Otegi.
Barkatu Joseba. Baina protestak egiten ari diren modua edo argudioak infantilak izan badaitezke ere, esan behar dizut ez zaizkidala zure testua baino infantilagoak iruditzen.
Erreakzionario hutsa iruditzeaz gain.
Asterdan: Ez gaitzazue hainbeste bisitatu. https://elpais.com/elpais/2016/04/18/opinion/1460994765_657049.html ze erradikalak diren, ziur azak bakarrik dituztela jateko, ta Venezian berdin, ta beste hainbat lekuetan.
Turismoa hemen gutxi batzuentzako izaten ari da onuragarri ta este gehientzako miseriazko soldatak jasotzea dagokie ehundaka ordu estra kobratu gabe,inolako konbeniorik gabe zarata ta ezbehar guztiak aguantatzea, zure hirian etxerik alokatu ahal ez izatea….. Baina erradikal hauk turista go home jartzea ere….. Orain hontaz hitzegiten ari da, ta lehen ez hainbeste, ez? Nahiz ta kexa pilo egon demasazko turismoaren kalteak gehien pairatzen dutenen partetik.
Horrelakoak entzunda, zer esanik ez
“Joseba and his place I think truly reflects what San Sebastián is all about – authentic, charming, welcoming and open for you to enjoy as you want. Hasta la próxima vez!”
Ba bai
Letxuga gehiago eta zementu gutxiago, jaki subirautasun gehiago eta lurzoruaren suntsipen gutxiago
Politika Neoliberal honek (PNV-PSOE-PP) desarrollo ekonomikoa lehenesten du, pertsona edo amalurran aurretik, eta hori ari dira eta ez gara konturatzen horrela pikutara goazela, progresoaren izenean
Kaixo, Joseba:
Ez dut oso ondo ulertzen zer lotura duten zuri Urretxu gertatutakoak eta turismo ereduaren gaineko eztabaidak. Uste dut ez duzula oraingo honetan asmatu adibidearekin: letxugak hazteak garrantzirik gabeko datua da, eraikin zahar bateko lokal jabea izan zitekeen –mekanikaria, jostuna, ileapaintzailea…– eta antzeko parezido gertatu.
Are gutxiago ulertzen dut jarritako argazkiaren oina: “dena ez da nekazaritza”. Twitterren bidez hauxe esan nizun: “Esango ze demonio jaten du(gu)zuen? Zeatik karteletako larrek, baserrik, ardik, gaztak… Turistentzako atrezzoa?” Eta sutan zegoen aurpegitxoa gehitu nuen.
Izan ere, zure argazki-oin horrek iradokitzen duenak sutan jartzen nau. Arrazoiak hauexek:
1. Dena ez da nekazaritza horrek, nolabait, adierazten du nekazaritzari dena ematen zaiola. Kasik, baserritarrok esne-mamitan bizi garela; besteei (industriari, azpiegiturei –berdin trena, autopista, sare elektrikoa…–, turismoari… kentzen zaiela guri emateko lur mekanizableak eta emakorrak, I+D izeneko proiektuak garatzeko diru funtsak, lana eta familia uztartzeko laguntzak, autonomoen kuotetan deskontuak uzta edota kanpaina gaizki badoa… eta ez horixe, are gutxiago ekoizpen txikia baduzu! Egia hauxe: lurra behar bada, baserritarrari kenduko zaio, “ezertarako” balio ez duten lurrak erabilgarri bilakatzen dira porlanari esker. Aldapak direnak ikusiko dituzu berde-berde autopistetatik, hain da ederra euskal paisaia… Baina gora igotzen zarela, zer nolako paisaia dago?
2. Nekazaritza baztertu egiten da, ez bada amu turistiko eta gastro-guai bezala erabiltzeko –hori esaten dute inkestek, paisaiak eta jatekoak erakartzen dituztela turistak–.Baina gero, baserritarrari mixeria ordaindu eta estutu agroindustriaren mesedetan. Hori bai, sukaldari ospetsu horietako bat letxuga bat eskuan duela azaltzen dela irabazten dugu kategoria. Bestela, hutsaren hurrengotzat gaituzte.
3. Ez dut uste “dena nekazaritza da” dela behar den argazki-oina –are gehiago, ez dakit zergatik sartu gaituzun tartean nekazariok–, nahiz eta zuk twitterren hori proposatu. Dena den hirian ez dira (zarete?) konturatzen, hirian ez dagoela jatekorik, dirurik ez baduzu, kamioiak heltzen ez badira… Nekazarion lanarik gabe ez dago jatekorik, ez jauna. Eta burtsetan jokatzen den diruak beste norabide bat hartuko balu, agroindustriak betetzen dituen hozkailuak hustuko lirateke.
4. Agroindustriak hozkailuak betetzen baditu, betetzen ditu nekariak ito arte estutuz. Begiratzea baino ez dago, zenbait herrialdetan nekazarien artean dagoen suizidio tasa…
Badakit luzatu egin naizela, eta badakit badagoela gauzak gehiago zehaztea… Hori dela eta ez nuen twitterren bidez aritu nahi. Zuzenagoa da iruzkina.
Ondo izan,
Josebe
Lasai hartu gauzak Josebe
Urretxuko gertakaria eta Turismoaren arteko lotura, gauza guztiak edo erabaki guztiak dakarten onura eta kaltearen arteko oreka edo desorekaren inguruan doa. Gauzak prespektiba apur batez aztertzeko beharra adierazten du.
Nekazaritzaren aipamena, baliabide literariotzat hartu zazu, ez du garrantzi gehiagorik.
Eta ez da argazki oina ere.
Aldatuko dugu zure trankilidaderako
Nik uste oporretan kanpora joan daitezken bakarrak Volkswagen California dutenak. Besteak etxean geratu daitezela eta hiruzpalau urtez behin hotel batera joan. Californiarik ez badute, zeozerregatik izango. Alperrak edo.
California bat 40.000 euro besterik ez du balio.
Donostin edo Bilbon gela bat hartzea bi personentzat 40 euro.
Txiro-pobre nazkarriak gure ta gutarren hiritatik kanpo!
Gora Ernai ta euskal burgesiraultzailea
Abertzale guztiak EHtik kanpoko lurraldeak inbaditzera joan aurretik oporretan gure lur eta aberkideak ezagutzera joango bagina gizalegez eta lehen hitza euskaraz eginez gauza asko aldatuko lirateke. Turismo arrotz masiboaren aurka egoteak ez du kentzen zentzuzko eta gertuko turismoa eraikuntza nazionalerako tresna ezin izan daitekeenik. Bide hori bultzatu beharko genuke
Ernai apuesta por «un modelo de ciudad y de república y por un modelo de turismo que esté a la medida de la gente y de los jóvenes, que no sea masificado, sino sostenible y que permita la cohesión», así como «trabajar y vivir de manera digna».
«Por mucho que les pese a quienes quieren construir un país y una ciudad para pocos nosotros abogamos por poner encima de la mesa nuestras reivindicaciones y hacemos un llamamiento a la gente y a los ciudadanos, a los jóvenes, para denunciar la gran estafa que estamos sufriendo y para que entre todos construyamos un modelo de república, de país y de turismo que esté al servicio de la gente, construyéndolo con la gente y contando con la gente».
Zaborrrrrr!
Egunotan turismoaren inguruan antolatutako kakatzak, azaltzen du neurri handi batean zergatik biltzen dituen hainbeste bozka EAJ-k (ezer gutxi eginda), eta zergatik ez duen aurrera egiten ezker abertzaleak: nork emango die bada bozka buru “pribilegiatu” horiei?
Horri esaten zaio: un brindis al sol
Ernai-k espainiera hutsean atera du beraz dokumentu hori (?).
Ez dakit
NAIZ egunkari digitaletik kopia-pega egin dut
Etb-en bietan daukazu (aurrena hor ere erdarazkoa) eta Berrian euskera hutsean.
Kortapega gure hizkuntzan egiteko aukera eder bi. Manifestazioko pankarta euskera hutsean zegoen, argazkian ikusten denez.
http://www.berria.eus/paperekoa/1736/013/001/2017-08-18/argazkiaren_ertz_zimurtua.htm
https://youtu.be/_PH9sHxr2GA
https://elpais.com/cultura/2017/08/17/actualidad/1502956123_040545.html
Bar Nestori buruzko kritika xelebrea
eta merezia
https://www.tripadvisor.es/ShowUserReviews-g187457-d1151140-r361230129-Bar_Nestor-San_Sebastian_Donostia_Province_of_Guipuzcoa_Basque_Country.html#REVIEWS