[Buru ariketa] Xake taula osatzen

[Buru ariketa] Xake taula osatzen –

Zientzia Kaiera atariak dozena erdi ariketa proposatu ohi ditu udarako, eta horrela egiteko asmoa du aurten ere. Abuztuan, astelehenero ariketa bat jarriko dute webgunean -jada eskegia duzue lehena-, eta irailean emango omen dituzte erantzunak.

EHUren Kultura Zientifikoko Katedraren blogak eredu bera erabili izan du aurreko bi urteetan ere, eta salabardoari iazko ariketak berreskuratzea otu zaio, oraindik egin gabe dituzun horrentzako. Gaur hasita, igandero bat eskegiko dugu leiho honetan, aurreko ariketaren erantzunarekin batera.

Ariketa fisikoa egitea osasungarria dela esaten digute behin eta berriro. Fisikoa bakarrik ez, buruari eragitea ere onuragarria da. Nagiak atera eta udako oporretan egiteko astero ariketa matematiko bat izango duzu; Javier Duoandikoetxea matematikariak aukeratu ditu Zientzia Kaieran argitaratzeko. Guztira sei ariketa izango dira.

Gogoan izan ahalegina bera –bidea bilatzea– badela ariketa. Horrez gain tontorra (emaitza) lortzen baduzu, poz handiagoa. Ahalegina egin eta emaitza gurekin partekatzera gonbidatzen zaitugu. Ariketaren emaitza –eta jarraitu duzun ebazpidea, nahi baduzu– idatzi iruzkinen atalean (artikuluaren behealdean daukazu) eta datorren astean emaitza zuzenaren berri emango dizugu.

.

.

XAKE-TAULA OSATZEN (1. ariketa)

Xake-taula batean behean agertzen den moduko piezak jarri behar dira, ahalik eta gehien, elkarri zapaldu gabe. Piezen karratu bakoitza xake-taulako karratuen neurri berekoa da. Zenbat jar ditzakezu? (Gogoan izan xake-taulak 8×8 karratu dituela.)

[Buru ariketa] Xake taula osatzen

______________________________________
Ariketak Calendrier Mathématique 2016. Un défi quotidien egutegitik hartuta daude. Astelehenetik ostiralera, egun bakoitzean ariketa bat proposatzen du egutegiak. Ostiralero CNRS blogeko Défis du Calendrier Mathématique atalean aste horretako ariketa bat aurki dezakezu.
[Buru ariketa] Xake taula osatzen
buru ariketak, Zientzia Kaiera
Salabardoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen ditut, gure interesekoak direlakoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude