Euria esan eta euria erortzea
Tokia: Luhuso (Harri Xuri)
Ordutegia: 20:30
Gaitzerdi taldearen antzezlana. Konpaini bilbotar honek antzerkia erabateko ikuskizuna dela azpimarratzen du, non sentimen guztiak biltzen diren. Muntaian, antzerki-disziplina abangoardistak biltzen dira, joera konbentzionalenak alde batera utziz. Hori guzia, gizakiak manipulatzeko duen gogo biziarekin nahasten da, ura eta sua erabiliz antolatzen diren jolasen bitartez. Gaitzerdi taldeak musika-bideotan eta ikus-entzunezko lanetan parte hartu izan du. Orain artean egindako ibilbidean, Negu Gorriak musika taldearekin grabatutako bideoklipa dugu azpimarragarriena.
Euria esan eta euria erortzea.. Neat 🙂