Nomadak TX Hazparnen

zuzeu.eus-logo7

Tokia: Hazparne (Mendeala) 

Ordutegia: 21:00

Oreka Tx taldeko Igor Otxoa eta Arkaitz Martinez musikariek, txalapartaren bidez, heien bidaietan zehar, India, Laponia, Sahara eta Mongoliako musikariak eta bertako errealitateak ezagutu dituzte. Bidaietan zehar sortu ikus-entzunezko materialarekin gauzatu da “Nomadak Tx Zuzenean” ikuskizun berria. Oreka TX txalapartariak, haien talde berriak lagundurik, kontzertu-bidaia ikusgarri bat egitera gonbidatzen gaitu, agertokian musika eta irudiak uztartuz.

Taula gaineko instrumentazio aniztasunak eta hauen sonoritate aberatsak, txalapartaren garapena sustatzeko gune berri eta egokia bihurtzen dute ikuskizun hau, urrutiko musikari eta kultur ainitzen topagune bilakatuz. Aziza Brahim abeslari sahrauiarrak “tabal”perkusiozko musika tresna ere joko du haiekin. Bestelako erritmo eta estilo ezberdinak nahasten ditu, musika berritzaile eta freskotasunez betea sortuz. Iñigo Egia-k (perkusioa) eta Mixel Ducau-k (alboka, ttun ttun, saxoa) konzertu harrigarri horren kastinga osatzen dute. 

Sartzea : 16 € (prezio arrunta), 14 € (prezio apala), urririk 8 urtez petikoentzat.

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.