Eguzki irratiak denboraldi berriari ekinen dio gaur

Iruñeko Eguzki irrati librea denboraldi berriarekin hasiko da gaur. Saio berriekin batera, emisio ordu gehiago eskainiko ditu irrati iruindarrak. Hain zuzen ere, astelehenetik ostiralera 24 orduz emitituko dute eta asteburuetan, berriz, bi tarte izanen dira, 10:00etatik 18:00etara bata eta 20:00etatik 24:00etara bestea. Aurten 38 saio izanen dituzte parrillan eta horietatik erdia euskaraz izanen dira. Saioetatik 21 haiek ekoitziak dira eta gainontzekoak, Arrosa irrati libreen sareko irratiek eginak. Orain arteko programez gain, Eguzki irratiak saio berriak ekoitziko ditu aurten: bi musika saio eta dibulgazio eta kultura magazin bi. Musika saio berriek estilo elektronikoari eta underground-ari tartea emanen diote.

MzQ4MQ==

Fertxu Izkierdoren ‘Pasealeku’ saioak emanen dio hasiera ofiziala Eguzki irratiaren denboraldi berriari. Bertako gaurkotasunaren berri ematen duen magazina astelehenetik ostiralera aditu daiteke 11:00etatik aitzina. Irailean “aurre-denboraldia” egin ondotik, Iruñerriko gaurkotasun informatiboak dituen “errealitate ezberdinetara” hurbiltzen saiatuko da saio hau. ‘Suelta la olla’ magazinak ere izanen du tartea Eguzkiren parrillan. Hala Bedi eta Tas-Tas irrati libreekin batera ekoiztutako saio hau 10:00etan eta 12:00etan izanen da entzungai. Arratsaldeetan, berriz, ‘Mar de fueguitos’ emitituko dute 16:00etan. Saio oro internet bidez aditzeko aukera izanen da.

BARDO GORRI NAFARRA