Argentinara joandako euskal herritarrei buruzko dokumentala egin dute

Argentinara ikastera joan zen duela urtebete pasatxo Nuria Vilalta eta denbora tarte honetan errodatu du dokumentala. Road movie modukoa da; herriz herri eginiko bidaia ikusten da lanean. Oraingoz, dokumentala gauzatu ahal izateko, bere patrikatik atera ditu sos guztiak bilbotar gazteak, baina espero du laguntza publiko zein pribatuak eskuratzea.Egileak argitu nahi izan du filmak ez duela bakarrik ikuspegi historikoa. “Gertatutakoa ezagutzera emateaz gain, dokumentalak hunkitu nahi du, eta xehetasunetan sakondu”.

Argentinara joandako euskaldunei buruzko dokumentala

Irudia | Argentinara joandako euskaldunei buruzko dokumentala | Nuria Vilalta | Creative Commons By SA

Euskal Herri osora hedatzen den euskara hutsezko gazte hilabetekaria da Gaztezulo. 2000 urtean hasi zuen bidea aldizkari gisa, baina egun askotariko euskarriak dituen proiektu komunikatibo osoa da. Gazteen topalekua.