Osakidetzaren informazio guneetan, udaran, “en castellano por favor”

Osakidetzaren informazio guneetan, udaran, “en castellano por favor” –

Osakidetza ez dago burutik sano, udaran Zarauzko osasun etxeko informazio gunean lan egiteko, euskaraz ez dakiten langileak kontratatu ditu!

Osakidetzaren informazio guneetan, udaran, "en castellano por favor"Osakidetzako informazio guneetako lanpostu guztiek dute ezarria euskara ezagutzaren betekizuna, baina Osakidetzak kontratazioetan iruzurra egiten jarraitzen du, Zarautz bezalako herri euskaldunetan ere. Horrelako kasuak gertatzen direlarik, tamaina honetako lotsagabekeriarekin aritzen badira, erraza da imajinatzea zein den Osakidetzako egoera orokorra, gainontzeko lan kategoria eta herrietan ere. Eta erraza da imajinatzea zein den gaur egun Osakidetzako arduradun askoren borondatea euskararekiko.

Larria bezain penagarria da egoera, erabat. Baino Osakidetzak ez du ondo neurtu euskaraz bizi nahi dugunon indarra. Beste hainbatetan ere euskararekiko mespretxuzko ekintzak zuzenarazi dizkiogu. Zarauzko egoera konpontzeaz gain horrelakoak berriro inon ez gertatzeko neurriak eta bermeak ezar ditzala exijituko diogu oraingoan.

Osasun etxean euskaraz lan egin eta bizi nahi dugu, gure eskubidea da!

Osakidetzako LAB sindikatuak eman du ezagutzera egoera idatzi honen bidez.

Osakidetzaren informazio guneetan, udaran, “en castellano por favor”

Osasungintzan euskaraz bizi eta lan egin nahi dugu! www.osaeus.eus

12 pentsamendu “Osakidetzaren informazio guneetan, udaran, “en castellano por favor””-ri buruz

  • Eskatu? Sortu. Inposatu.

  • Hori gezurra da…beste behin ere. Lotsagarria!

    • Eta Darpon sailburuak sinaturiko txosten honetan agertzen dena, euskara euskakizuna saihestuz Osakidetzan azken urtean egin diren ehundaka kontratuen zerrenda, kategoria guztietan, administrari laguntzaile kategorian ere, Zarautz bezalako herri esukaldunetan barne, eta aste/hilabete luzeetako kontratuak gainera kasu askotan…. Darponek sinatzen duen Osasun Sailaren txosten honetan adierazten dena gezurra al da?
      http://www.legebiltzarra.eus/irud/11/00/004552.pdf

  • Duela 2 urte, oporretan Getarian ginela, 6alaba gaixotu zitzaigun. Gauean joan behar genuen Zarautzeko larrialdietara. Orduan, arreta osoa euskeraz izan zen eta gainera oso lagungarri eta atseginak izan ziren. Biharamunean Getariko pedriatrarengana joan ginen eta gauza bera. Oso profesionalak eta jatorrak umearekiko eta dena euskeraz. Orduan,
    Zer gertatzen da orain? Honelako berriak asko tristatzen naute. Atzerantz goaz ala?

    • Zer gertatzen den? Ba ez dela egia, beste behin ere, artikulu horretan esandakoa…

      • Eta Darpon sailburuak sinaturiko txosten honetan agertzen dena, euskara euskakizuna saihestuz Osakidetzan azken urtean egin diren ehundaka kontratuen zerrenda, kategoria guztietan, administrari laguntzaile kategorian ere, Zarautz bezalako herri esukaldunetan barne, eta aste/hilabete luzeetako kontratuak gainera kasu askotan…. Darponek sinatzen duen Osasun Sailaren txosten honetan adierazten dena gezurra al da?
        http://www.legebiltzarra.eus/irud/11/00/004552.pdf

        • Baina zer agertzen da txosten horretan? Euskara eskakizuna sahiestuz salbuespen egoeretan zergatik kontratatu den azaltzen dela? Ba ondo! HE ez duen inor zerrendan ez dagoenean HE-rik egiaztatuta ez duen norbait kontratatu dela? Zein da zure proposamena ba, inor ez kontratatzea kasu horietan? Irizpide hori pentsatzen dut langileen ordezkariekin adostutakoa izango dela, ala ez? Berriro ere gezurretan eta herritarrak nahastu nahian?

          • Bai, HE duen inor zerrendan ez dagoenean HE-rik egiaztatuta ez duen norbait kontratatu beharko da. Kontua da salbuespeneko egoera hori konpontzeko, zerbitzuaren kalitateari eta hizkuntz eskubideei eragiten dien egoera hori konpontzeko, ea neurriak hartzen diren edo ez, edota urteak pasata ere salbuespeneko egoera berdinekin jarraitzen dugun. Kasu batzutan beste batzutan baino neketsuagoa da hutsune horiei konponbidea aurkitzea, zenbait kasutan Unibertsitateak bezalako instituzioek ere eragina dute eta ekimen orokorrak burutu beharko lirateke, Osakidetzaz haratago (garaiz, duela urteak hartu balira ekimen horiek, gaur ez ginake egoera honetan egongo, baino inoiz ez da berandu). Ongi. Baino salbuespen hauek lehenbailehen eta premiaz konpondu beharreko arazo bezala ikustean dago gakoa, ez hartzea normaltzat. Eta hori da gaur egun gertatzen ez dena, orokorrean. Ze arazo batzuk konponbide erraza dute erabat (administrari laguntzaileen kategorian adibidez, zerrendak irekiz edota formakuntza saioak eskainiz zerrendakideei). Zerrenda espezifikoen kasuan badago Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiaren Jarraibide bat non adierazten den hautagai elebidun nahikorik ez egotekotan neurriak hartu behar direla zerrenda horiek hautagai elebidunez hornitzeko…. Jarraibide honetan ezartzen denari Zerbitzu Erakunde ugarik ez diote jaramonik egiten, eta urteak joan eta urteak etorri “salbuespen” kontratazio berdinekin jarraitzen dute, inolako neurririk hartu gabe.
            Osakidetzak ez du dena txarto egiten euskarari dagokionez, ados. Zuzendari eta arduradun batzuk ere euskara bultzatzen dute, ados. Baino hemen, urteak joan eta urteak etorri arazo askok bere horretan jarraitzen dute eta horrek iturburu garbia du. Adibidez, udarako ordezkapenak egiteko zarauzko anbulategiko informazio gunera langile ez-euskaldunak bidali izanaren iturburua zein izan den garbi dago. Ez bait dira izan gainera, kontratazio laburrak, konponbide bat bilatu bitartean… “konponbide” bezala hartu dute HE gabeko langileak bidaltzea. Eta administrari laguntzaileen kasuan, adibidez, berriro diot ez dela hain zaila, astebeteko epean egoerari buelta emateko ekimenak egin zitezkeen, araudiaren barnean beti ere (zerrendak ireki, prestakuntza…)
            Gustora entzungo dugu gai honi buruz zure ikuspegia zein den, beraz lasai lasai datuak eta iritziak trukatu ditzakegu. Dirudienez guztiok nahi dugu herritarrek Osakidetzako errealitatea zein den jakin dezaten.

            Azkenik, ziurrenik Patxiku zuk ezagutuko duzu Osakidetzako Euskara Planaren
            https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_euskera/eu_osk/adjuntos/euskararenPlanaEu.pdf
            10. orrian adierazten den hau:
            “Dena den, pixkanakako aurrerapena orokorra izan bada ere, lehenengo plangin- tzaldiaren azken ebaluazioak garbi erakutsi du alderdi batzuetan ez dela aurrerapausorik eman 2008ko ebaluazio partzialetik. Alderdi horien artean, bi nabarmendu behar ditugu bereziki: zuzendaritzen erantzukizun partekaturik eza eta Planaren gaineko lidergo argiaren falta. Gainera, kanpo-harremanetako helburuen betetze-maila ere behar baino apalagoa da oraindino; kasu batzuetan euskaraz egiten da, ez unitate edo zerbitzuetan bi hizkuntza ofizialak erabiltzeko jarraibide argiak eman direlako, enplegatuen borondate hutsagatik baizik.”
            Gure ustez, gaur egun adierazpen horrek ez du, zoritxarrez, gaurkotasunik galdu. Ekimenak egiten dira, bai, zenbaitzungan borondatea badago, bai, baino, orokorrean, paragrafo horretan adierazten dena da Osakidetzan euskarak bizi duen arazo handienetakoa. Eta zehazki, gure idatzian salatzen duguna gertatzearen arrazoia hortan kokatzen dugu, erabat.

    • PNVri egiten zain kritika oro gezurra da. Eta punto.

  • ganbaratxotik 2017-07-20 19:08

    10 puxtarri EAJren autokritika baten adibideren bat lekarkeenari.

  • Txosteneko salbuespen kopurua ikusita… pentsatzen nago araua betetzea izango dela benetan salbuespena.

  • Edo pentsatzen duzun pertsona kopurua baino gutxiagok dakiela euskaraz????