'Fikzioaren izterrak' ipuin liburua atera du plazara Ur Apalategik

Iban Zaldua idazleak gertutik jarraitu du Ur Apalategik eginiko lana, liburuaren aurkezpenean esan du urteko libururik onenetakoa dela, ipuinak borobilak direla goraipatu du, eta Bernardo eta Ramon titulupekoa liburuaren “singletzat” jo du, disko batekin alderatuz. Ur Apalategik Frantziako unibertsitate batean lan egiten du literatur kritiko. Zalduak nabarmendu du oso literatur kritiko gutxik lortzen dutela fikziozko lan txukunak plazaratzea, eta Ur Apalategik, hain justu, hori erdietsi du.

Ur Apalategi idazlea, 'Fikziozko izterrak' liburuaren aurkezpenean

Irudia | Ur Apalategi idazlea, 'Fikziozko izterrak' liburuaren aurkezpenean | Raul Perez | Creative Commons By SA
Nola zaude?

Euskal Herri osora hedatzen den euskara hutsezko gazte hilabetekaria da Gaztezulo. 2000 urtean hasi zuen bidea aldizkari gisa, baina egun askotariko euskarriak dituen proiektu komunikatibo osoa da. Gazteen topalekua.