Osakidetza & Elebitasuna 4.0
Elektrocardiografia –
“Elektrocardiografia”: Trapagarango osasun etxean aurkitu dugu errotulu hau. Elebitasuna bermatzeko irizpide aintzindari bezain txundigarria, dudarik gabe.
Eta zer esan “Erauzketak” hitzari buruz? Hiztegiaren arabera honakoa adierazi nahi du hitz horrek medikuntza eremuan: Gorputzaren zati bat kirurgia bidez kendu. Osasun zerbitzu bikaina Trapagarangoa, ohikoan osasun zerbitzuetan eskaintzen ez diren zerbitzuak baititu. Ez dugu pentsatu nahi odol-ateratzeak, ez erauzketak, egiten diren gelan errotulua jarri asmozĀ “Extracciones” hitzaren itzulpena bilatzerari ekin eta norbait ganora gabe aritu denik. Hori ez.
Zorionak Osakidetzari. Beti aintzindari, beti kalitatea gorena helburu, eta bidez batez, beti euskara zaintzen.
Sala de curas txarto dago. Apaizen gela ipini behar izan lukete.
Oraindik ere horrekako montajeetan oinarritutako astakirtenkeriak aguantatu beharra…behintzat, argi uzten du idazlearen maila eskasa
http://www.argia.eus/albistea/argazki-muntaketa-batek-osakidetzaren-hizkuntza-politika-kritikatzeko-hizpidea-eman-du
Muntaketa bat egoteak ez ditu kentzen benetako dozenaka kasuak, txikito.
Azkenaldi honetan horrelako asko jaso ditut watsapetik, eta sekula ere ez ditut zabaldu; are gehiago, talde bidaltzailean beti adierazi dut muntaketa izan litekeelako susmoa. Itzulpengintza eta euskara bera ere desprestigiatzeko baino ez dute balio, nire ustez.
Hauxe bai jarrera koherentea:
http://www.argia.eus/blogak/onintza-irureta/2017/06/16/zigorra-jaso-du-erizainak-valentzieraz-egin-zion-pazienteari-errieta-egiteagatik/
Hemen, antzeko kexa aurkeztuz gero, erizain horren lekuan jartzeko erantzugo lizuke sailburuak. Alde ederra!
Zientzian bederen erauzketa beti esan diogu zeozer beste nonbaitetik ateatzeari (adibidez DNA ateratzea lagin batetik). Ez dakit beste hitzen bat dagoen horretarako baina nahiko normalizatua dago jada.
https://zthiztegia.elhuyar.eus/terminoa/eu/erauzketa