Lehendakaria eta alarde parekidearen babesa

Lehendakaria eta alarde parekidearen babesa

Eusko Legebiltzarrean egindako agerraldian, EH Bilduko Oihana Etxebarrietak galdera zuzena luzatu zion iragan astean Iñigo Urkullu Lehendakariari, Irungo alarde publikoa antolatzen duen Alardezaleaken aldetik aurten Irungo udaletxeko balkoira joateko gonbidapena egin zietela-eta: “Bertara hurbiltzeko asmoa daukazu?”.

Urkullu Lehendakari jaunak, bere aldetik, alarde parekidea begi onez ikusten duela esan, eta Lehendakaritzatik goi ordezkaritza bat izango dela bertan erantzun zion, orain arte ere Emakunderen bitartez horrela egin duela eta aurten ere egingo duela gogorarazita.

.

Lehendakaria “bertan izan ala ez izan”, Eusko Jaurlaritzak alarde parekidea begi onez ikusten zutela esatea, ez zitzaion antza nahikoa begitandu EH Bilduko kideari, eta bueltan kontu batzuk gogorarazi nahi izan zizkion Etxebarrietak berriro Urkullu jaunari; Arartekoak ere esana duela Lehendakariaren presentzia urrats onuragarria litzatekeela, berdintasun unitateak herri gehienetan landu badira ere, ez dela horrela gertatu Irun eta Hondarribian, eta bi herri horietako agintean diren PSE eta EAJk harrera ofiziala egiten dietela alarde baztertzaileei, parekideei ez bezala. “Aurpegia eman behar dugu guztiok, argi adierazi norekin gauden. Batu zaitez parekidetasunaren festara, zure zain izango gaituzu Irungo udaletxeko balkoian

Ez dakigu Oihana Etxebarrietaren hitzek lortu ote zuten Urkullu jauna konbentzitzea. Bigarrenez, berdintasunean aurrera egitea Jaurlaritzaren konpromisoa dela berretsi, eta “non egongo naizen ikusiko duzu, eta egongo naiz egon behar den tokian” ihardetsi zion Lehendakariak.

Iñigo Urkullu Lehendakari jaunak, Irun eta Hondarribiara bertaratu eta alarde parekidea pertsonalki babestu beharra du?

.

Lehendakaria eta alarde parekidearen babesa

Lehendakaria eta alarde parekidearen babesa

2 pentsamendu “Lehendakaria eta alarde parekidearen babesa”-ri buruz

  • Iñigo Raxoi 2017-06-26 11:25

    Urkulluk Rajoyrengandik ikasi ote ditu erantzuteko modu kriptiko eta zehaztu gabe horiek? Hala iduri du. ‘Mañana sol…y buen tiempo’.

  • Alardearen “arazoa” beti zentzugabekeria handia iruditu zaidala esan beharra daukat. Horretan batzuek zein besteek giroa beren interes politikorako berotu izanak eragin handia izan du, eta hona hemen beste erakusgarri bat. Alardea hondarribiarrentzat egundoko ospakizuna da, eta herriko bizian garrantzia handienekoa. Baina gainerakook ez dugu jasan behar batzuen zein besteen zentzugabekeria, eta utzi gauzei behar baino gehiagoko garrantzia emateari