Arzallus: Katalunian ez da erreferendumik gauzatuko
Arzallus: Katalunian ez da erreferendumik gauzatuko
Franco hil ondorengo “lehen hauteskunde demokratikoak” gomutan (1977ko ekainaren 15ekoak), 40. urteurrena zela-eta elkarrizketa egin zioten SER irrati katean Xabier Arzallusi, EAJk bizirik duen lehendakari ohi karismatikoenari, eta honek, “Kataluniak egin duena miresgarria izan da, baina ez da erreferendumik gauzatuko” esan du, besteak beste.
Ez gara ausartuko aspaldi entzun gabea genuen jeltzale zaharrak ustea eta nahia nahastu dituela esaten, baina ulergaitza egiten zaigu EAJk kataluniar prozesuarekiko erakutsi izan duen zuhurtzia.
La Vanguardia egunkariak gutxienez, adierazpenok entzun eta… lehendakari bihurtu du Arzallus!, erretreta hartu eta gero bada ere.
Nik espero dut erreferenduma egitea, baina Estatuaren indar guztiak euren aurka izango dute, beraz ezin esan erraz izango dutenik. Eta zalantza nahiko ditut erreferenduma egin eta baietzak irabaziz gero independiente bihurtuko diren edo ez
Kataluniakoa bezalako prozesu politiko batek beti gehiago du ziurgabetasunetik segurutik baino. EAJren ADNan dago abenturetan ez sartzea, kontserbadorea izatea eta dauzkan botere kuota horietatik gutxika-gutxika (behar baino gutxiago) eragitea. Ezer berririk ez beraz Arzallusen ezpainetan.
Nik ere katalanek irabaztea nahi dut, ez ideologikoki bakarrik baizik eta ondorio praktikoetan (Espainiar estatuaren gainbeheran) ere koiunturaren egoera aprobetxa dezakeelako abertzaletasunak. Baina egiari zor ez da erraza izango planteatzen dutena aurrera eramatea, eta erreferenduma eginda ere ez naiz batere baikor honek ekarriko duenarekin
Eztakit erreferenduma gauzatuko den, gutxiago gauzatzen bada ta baietz atera ezkero ahalmenik izango duten Independentzia ezartzeko, baina argi dagoena da EAJren nahia Katalniari gauzak gaizki ateratzea dela, bestela hemen zeozer egin beharko zuketen ta ez dute nahi.
Izatez bada lehendakari (ohi)a. Bere txiringitoarena, bere alderdiarena, bere aza-baratzarena. Kontua da askok alderdia eta alde osoa nahasten dutela, eta profil eskaseko lindacari asko eta askoren ondoren honek jainko ertain ematen du. Baina orain hemen gabilz, uoo, aza jaten Lemoizik gabe eta gidabaimena hartuta eta administrazioan lanean nahiz eta garai hartan intsumituak izan. Ondo izan, rubio de Barak… digo morenito de Azpeitia.
Saiatu ez balira segurua zen ez zela erreferendumik izango. Saiatuta nahikoa lan baina saiatu ezik nekez.
Eta apustuaren 100% ez badute lortuko ere fase honetan, bidea irekita dago. Alegia, aurrerapausua ez al da PSOEk “nazioaniztasuna” bere egitea? Egingo zukeen halakorik ANCren borrokarik gabe, Independetzia ohikatu gabe? Espainian gaia horrela gizarteratzea, normaltasun horrekin ez al da aurrerapausua izan?. Aurrerapausua ez al da izango PSOE eta Podemos-ek 5 urtera begira galdeketa adostu bat eskeintzea Katalenei Mariano bidaltzearen trukean?
Bitartean Arzallus loreak botatzen eta alderdia Kataluniarren egoeraz baliatzen errotondan bultaka jarraitzeko gasolina gehiago lortzearren Madriletik, PPren zorionerako. Hori bai, 5 urte barru galdeketa hori egiteko aukera badute Katalunian EAJ lehengoa izan baietz gauza bera eskatzeko Euzkadirentzat. Ni lotsatuta nago.