Erromatar inperioak eraikitako metroaren mapa

Erromatar inperioak eraikitako metroaren mapa

“(Dim!) Hurrengo geltokia, Pompaelo”. Abiadura handiko trenen eta porlanezko autopista erraldoien aurretik ere baziren bideak, eta batzuk milaka urte baino gehiago iraun dute. Erromatar inperioak eraikitako galtzadek esaterako, zutik diraute askok Euskal Herrian eta Europa osoan barna. Alexandr ‘Sasha’ Trubetskoy  Kanadako Huffington Post orainkarian lanean dabilen geografo gazte bat da, eta mapa infogramak egitea du maite. Datuak, estatistika eta geografia uztartuz, informazioa xehe xehe erakutsi ohi du. Bere azken lanean, Europako galtzada erromatarren sarea metroko mapa bailitzan marraztu du, KA 125. urteko ibilbideak argi baino argiago azalduz.

Erromatar inperioak eraikitako metroaren mapa
Burdigalatik (Bordele) Pompaelora (Iruñea) joateko lerro horikarari segi behar diogu, eta kataluniara jaisteko, lerro larrosa hartu, Caesaraugustatik (Zaragoza) igarota Tarracora (Tarragona) iristeko. Zenbat denbora emango liguke gaur egun, bide hauek berauek ibiltzeak? Baliabideek eta diruak baldintzatuko ligukete egun, baina duela 2000 urte Erromatik Byzamtiumera ibiltzeko 2 hilabete behar zituzten. Zamalkan joanez gero, hilabete bat bakarra.

Sasha Trubetskoy: «AEBen eta Erromako Inperioaren arteko
antzekotasun andana daude»


Garai haietan askoz ere merkeagoa eta bizkorragoa zen itsasotik bidaiatzea baina. Itsasontziz eta zaldiz 25 egun baino ez zituzten behar Erroma eta Byzamtium arteko bidea egiteko.

Trubetskoy jaunak, Washington DC-koa izaki, antzinako Erromako inperioaren eta egungo AEBen artean ikusi dituen antzekotasunek txunditu dutela aitortu du. “AEBen eta Erromako Inperioaren arteko antzekotasun andana daude. Asko maite dut erromatar historia. Liluragarria da pentsatzea nola iritsi zen horren urrun halako tribu txiki bat. Gaurdaino iraun duen ondare eta legatua utziz”.

Gustatu zaizu istorioa? Bada, Sasha Trubetskoyren webgunean, lehendik egindako bestelako mapak ikusi ditzakezu.

Erromatar inperioak eraikitako metroaren mapa