Espainiako Audientzia Nazionalak debekatu egin du gaur arratsalderako Bilbon deituriko manifestazioa
Adierazpen askatasunaren alde eta eskubide guztien defentsan gaur arratsaldean Bilbon egitekoa den manifestazioa debekatu du Espainiako Audientzia Nazionalak, fiskaltzaren eskaera onartuta. Fiskaltzak dio atzo legez kanpo utzitako martxa bera dela gaurkoa eta hark bezala ETAren estrategiari jarraitzen diola gaurko deialdiak.
Adierazi EHk deitu eta atzo Audientzia Nazionalak legez kanpo utzitako martxaren ordez deitu zuten atzo azken orduan “Adierazpen askatasuna. Eskubide guztiak pertsona guztientzat.” lelopean 17:15ean Bilboko Jesusen Bihotza plazatik irtetekoa den martxa.
Irudia | Lehen deialdiko afitxa | zz | Creative Commons By SA
17.15etan Jesusen Bihotzan hasiko den manifestazioaren bigarren deialdia ere debekatu dute. Deia egin dutenen erantzunaren zain geldituko gara.
Eta orain zer?
orain zer? orain, DENOK BILBORA!
Paul Riosek bere twitterrean dioenez, tentsioa dago Bilbon. Gran Viatik joatea debekatu diote ertzainek. Oraindik ertzainek sirenak jarrita jarraitzen dute. Manifestazioaren antolatzaileek prentsaurrekoa emango dute 18:00etan Kafe Antzokian.