Oporren albiste

MzI5OQ==

Pueblo horietako batean eman dut uda partea. Burebako herrixka batean. Eta han ez da “ezer” gertatzen; ez behintzat, ezer berezirik. Baña gauza txiki edo bitxi pilo bat bizitzeko aukera ematen dizu puebloak. Han ikusi ditugu, aspaldi ikusi gabeko egunsentiak; inguruko puebloetatik etxera bueltan, azken geldialdia “gure” puebloko igerilekuetako tabernan, azken garagardoa hartzen genuen bitartean.

Han ibili gara gure seme-alabekin puebloko igerilekuetan, inguruetako puebloetako jendearekin lehiaketak egiten. Baita puebloko errekan uretara jausi arte, errekaren alde batetik bestera saltoka. Afal osteko kafea hartu ondoren, kotxez mendilerrora igo eta peta bat eskuz esku pasatzen genuen bitartean,  miradore batetik Bureba osoa gaueko ikuspegiaz gozatzen.

Azken egunean, maletak egin ostean,  etxera bueltan, errepidean furgoneta hil zitzaigunerarte… grua, taxia, …. Ene! Bukatu zaizkigula oporrak!!! Busto de bureba dauka izena “gure” puebloak. Eta interneten azaltzen da!

Irudia | Oporlekua | E.Z. | Creative Commons By SA