ETA "erakunde separatista armatua" ala "erakunde terrorista"?

MzI5MA==

BBCk bere artikuluetan ETA “erakunde terrorista” bezala ez definitzeak, haserrea piztu du jende askoren artean. Bretainia Handiko kateak erakunde armatua “erakunde separatista” bezala tratatu izanak min egin dio bati baino gehiagori. Baina zein dira termino egokienak horrelako kasu baten aurrean gaudenean? BBCk bere politika editorialaren azalpenak eman ditu artikulu batean, ETAri terrorista zergatik ez dion deitu azalduaz.

Zuzeun ere izan ditugu honen inguruko eztabaidak. Zein da, kazetaritza ikuspuntu batetik, deitura objetiboena horrelako erakunde batentzat? 

 

Irudia | BBCko teleberria | zz | Creative Commons By SA

Ekaitza bainuontzi batean

Zer duzu buruan “ETA "erakunde separatista armatua" ala "erakunde terrorista"?”-ri buruz

  • Argi, terrorismo hitza ez da objektiboa ezta zehatza ere. Ez dakigu zer den terrorismoa, bakoitzak nahi gisa erabiltzen baitu. ETA talde armatua bada izatez, beraz, talde armatu hitza objektiboa da. Albistea irakurri duelarik, bakoitzak pentsa dezala nahi duena : terroristak, militarrak, salbatzaileak, hiltzaileak, eroak, askatzaileak, …