Bonba auto baten eztandaz bi guardia zibil hil dira Mallorcan, Calvia herrian

Bonba auto baten eztandaz bi guardia zibil hil dira Mallorcan, Calvia herrian
Calvia herria

Bi egun eta bi bonba Guardia Zibilaren kuartelen aurka, ETAren 50.urteurrenaren atarian. Atzo Burgosen izan zen eta ez zen hildakorik egon, gaur berriz Mallorcako Calvia herrian izan da eguerdiko 13:50etan; gutxienez bi Guardia Zibil hil eta hainbat zaurituak gertatu dira. Calviako udalaren arabera, eztanda gertatu eta segituan suhiltzaileak, Polizia Nazionala eta bertako Udaltzaingoa abiatu dira eztanda gertatu den lekura.

Mallorca giltzapean

Espainiar estatuak, inguruan dituen indar polizial eta militar guztiak erabili ditu, mediterraneoko irla ixteko. Lehergailua ipini dutenak harrapatu nahian; itsasoan itsasontziak, zeruan helikopteroak eta lurrean autoak ari dira irla osoa miatzen. Gainera aireportuan lehen mailako alerta piztu da eta une honetan Mallorcan dauden herritarrek debekatuta dute etxetik edo hoteletik ateratzea.

Azken informazioaren arabera, lehergailua patruila auto baten azpian zegoen itsatsia eta barruan zihoazen bi guardia zibilak hil dira. Carlos Saenz De Tejada (Burgos) eta Diego Salva Lezaun (Iruñea) ziren barnean aurkitzen ziren bi poliziak. Bestalde, beste bonba-lapa bat atzeman eta kontrolpean lehertu dute atentatua gertatu den lekuaren ondoan.

Datu berrituak eta informazio gehiago hemen euskaraz: http://www.berria.info/albisteak/35342/ETAk_bi_guardia_zibil_hil_ditu_Mallorcan_haien_autoa_leherrarazita.htm

Bonba auto baten eztandaz bi guardia zibil hil dira Mallorcan, Calvia herrian

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

25 pentsamendu “Bonba auto baten eztandaz bi guardia zibil hil dira Mallorcan, Calvia herrian”-ri buruz

  • Oraingo hontan berria idatzi duzue, eskerrak! baina,nola demontre definitu dezakezue ETA “erakunde militarra” bezala? Mesedez!!erakunde terrorista da!!
    Noiz aldatuko duzue zuen definizio hori?ALDATU MESEDEZ!!

    Bide batez, ETA KANPORA!!

  • Badakit ez duela ezertarako balio nire eritziak, gehien bat eritzi bat delako, eta harmak dauzkanak nahi dutena egiten dute, argi dago beraiei bost axola nire, eta gure eritziak, baina, hala ere, nik eritzi bat daukat, eta hauxe da: ETA KANPORA, ETA ez da gutakoa, gu ez gara ETAkuak.
    Pena ematen dit jende gehiago ez bustitzeak ETAren aurka, baina bueno, zer egingo diogu, “El país del Asco” delakoan bizi gara…

  • Txantxangorria 2009-07-30 22:16

    Ez dira abertzaleak, hiltzaileak hutsak baizik! Euskal Herriaren eta euskaldunon etsai nagusienak bihurtu zarete. joan zaitezte popatik hartzera! ETA KANPORA! HERRIA ASPALDI EZ DAGO ZUREKIN. Diego eta Carlos, GOIAN BEUDE.

  • Eskerrik asko behintzat “erakunde militarra” mentzioa kentzeagatik.Espero dut hurrengorako (hurrengorik ez gertatzea espero dut)nire mezuaren beharra ez izatea horrelako mentzioa ez ipintzeko.Bestalde, ez dut ulertzen zergatik ez duzuen “erakunde terrorista” kalifikatiboa erabiltzen ETAri buruz hitz egiterakoan…

    Azkenik, nahiz eta Guardia Zibilarekin amankomonean ezer ez eduki…Goian beude!

  • Ze ixilik dauden orain zuzeulari jakin batzuk…atzo dinbi danba astintzen: demokrazia falta bla bla bla. Ta honen aurrean tintik esan gabe?Ta hau zer da?giza eskubide funtsezkoena zapaltzen duen barrabaskeria!!Oraingoaren aurrean ixilik zaudetenak hiru egun barru demokrazia lekzioak ematen arituko zarete??Eskerrak hemengo gehienak ez zaretela/garela horrelakoak!Euskadik daukan etsia nagusia gaur egun MLNV da.

    Interesgarria: http://aberriberri.com/2009/07/31/%c2%bfpor-que-eta-senala-ahora-al-pnv-1/#more-3052

  • Ildo bereko hainbeste komentario irakurri ondoren nere ikuspuntua ere plazaratu nahiko nuke. Alde batetik atentatua hor dago ta bi pertsona; nahiz ta hauenganako dudan begirunea txikia izan (hau bai justifikatua, euskal gazteria zapaltzen espezialistak bai dira), hil dituzte hori ez det inolaz ere justifikatzen. Hotzean estrategiaren ikuspuntutik ez det uste honelako ekintzak, gaurkoa bezala azken aldi hontako guztiak, inolako mesederik egiten diotenik gatazkaren konponketari, errepresioa gogortu eta askotan jende askoren aurrean justifikatu ezin diren beste ekintza batzuk aurrera eramateko zilegitasuna ematen dio gobernu espainarrari, gaztesarea, egunkaria eta ezker abertzalearen munduarekin nolabaiteko erlazioa duen elkarte orok pairatzen ari dituen etengabeko erasoak. Gauza batek ez du bestea kentzen. Eta orain betiko zirko mediatikoa, gaur bi guardia zibil erahil dituzte bai baina nun dago Jon Antza? inkomunikazioak ondorioz behin eta berriro espainar komisaldegietan ematen diren tortura kasuak, adierazpen askatasunaren aurkako bata bestearen atzeko erasoak. Terrorista hitza entzuteaz asperturik nago, hemen deskuidatzen bazara abertzalea den edonorri jarri diezaiokete etiketa hori eta dena zaku berdinean sartu. Zu zeulariak isilik zeuden, lo agian baina diskurtso ofizialaz nazkatuta dagoen bat oraindik esna dago eta eztabaidarako prest!

  • Izaskun Pérez 2009-07-31 09:55

    Bi gauzatxo esan nahi ditut. Batek polemika erangingo duela badakit, baina hala ere esan egingo dut.

    Jaun, hurrengo batean zuk zeuk idatzi berria. Ez itxoin norbaitek idatzi arte. Atzo begirale batek esan zizun bezala, bakoitzak bere lana du eta ez dugu uneoro idazteko posibilitaterik.

    Eta bai, objetiboki, ETA erankunde militarra eta armatua da. “Terrorista” hitza subjetiboa da, “terrorea” subjetiboki sentizen den heinean. Eta ez itzazu orain nire hitzak desitxuratu, mesedez.

  • Izaskun,

    Bi gauzatxo esaten dizkidazu eta bi erantzun emango dizkizut:

    1-Nik nahi dituzun berri guztiak idatzi ditzaket (zuzeulari bezala). Hala ere,nik ez nuke ZUZEU ezizenarekin idatzi ahal izango.ZUZEU ezizena bertan “lan” egiten duten kazetarioi restrinjitua baitago: Moderatzaile bezala edo, egiten dutenei (arauak diotenez).Beraz, ni ez naiz kejatzen ari pertsona bat bere izen eta abizenekin artikulu bat eta bere iritziak idazteaz (kasu hortan, normala da zuek ni idaztera gonbidatzea, iritzi ezberdinak kontrajartzeko)baizik eta ZUZEU ezizenarekin idatzitakoaz.ZUZEU moderatzaileari/ei idazterakoan kontsiderazioa eukitzea exijitzen diot/et (moderatzaile bezala.(Hortaz, kontsiderazio hau ezijitzeak ez dauka zerikusirik nik berri bat idaztearekin edo ez).

    Bestalde, ETAri “erakunde militarra” deitzea kontsideraziorik ez eukitzea da.Hots, definizio hori aldatu duzuenenan berriaren muina erabat aldatu da. Ez al da sintomatikoa Euskadin ETAri erakunde armatu edo militarra deitzen dioten bakarrak MLNVkoak eta bere prentsa izatea?
    uste dut mundu horretako beste tresna bat etzaretela nahi izan…horregatik “exijitzen” dizuet guzti hau, proiektu hau “nere” ere sentitzen dudalako.

    2-ETA erakunde terrorista bezala definitzea ez da subjetiboa.Zergatik? ETA, Erakunde TERRORISTA bezala definitua eta onartua dagoelako, Euskadin, Espainian eta Europar Batasunean. Bestalde, zuretzat terrorea hitza subjetiboa izan daiteke, eta bada. Baina ETAren terrorea “subjetiboa” dela badiozu, bere terrorea nahiko urrun sentitu duzulako da. Seguru nago, gertu-gertu benetan sentitu izan bazenu (espero dut inoiz ez sentitzea) argi eta garbi izango zenukela zein definizio erabili…

    Besarkada bat.

  • Webgune honetan inondik ikusi ez dudanez, to “datutxo” bat. Erahildakoen izenak: Carlos Sáenz de Tejada eta Diego Salva Lezaun. Lotsa ematen dit datu hauxe berriaren bederatzigarren komentarioan ematea. Gora zuzeu!

  • Nire asteko kronika, laburbilduz:
    Zoritxarrez, zaharrak berri; atxilotu eta hildako gehiago gure sufrimendua areagotzeko.
    Gertaera hauez gain, bada pena handia ematen didan gauza bat; beste behin, oraingoan ZUZEUn, irakurgai izan ditugun iritzi gehienetan, gure arteko ezberdintasunak azpimarratzeko gai izan gara, besterik ez. Hori da gehienetan, gertaera bakoitzaren aurrean, hartzen dugun joera.
    Ea noiz exijitzen diogun elkarri gutxiago eta ematen hasten garen.
    aitorpena-rekin ados nago.

  • Zuhaitz:

    “Ea noiz exijitzen diogun elkarri gutxiago eta ematen hasten garen”

    Baina zer esaten duzu?Zer eman behar zaio ETAri?Etzaio desagertzea exijitu behar?Mesedez e!

    “Zoritxarrez, zaharrak berri; atxilotu eta hildako gehiago gure sufrimendua areagotzeko”

    Nola izan zaitezke gai ATXILOTUa eta HILDAKOa maila berean jartzeko?Ez daukazute ez bihotzik ez sentimendurik…

  • Aitorpena. Eztabaidarako prest zaude. Hona hemen eztabaidarako gai bat: Ez al duzu uste berri honetan, Zuzeuk emandako berrian, hots, goian dagoen post honetan, Zuzeuk erahildakoen izenak eman behar zituela? Izen hauek: Carlos Sáenz de Tejada eta Diego Salva Lezaun?
    Eta nire eritzia: Nik uste dut BAIETZ. Zeren eta Guardia zibilez gain, bi pertsona ziren, eta periodismoan, badakizue, garrantzizko gauzak esan behar dira: who, where, why, eta gadera tipiko horiek. Eta ez aipatzean izen hauek, Zuzeuk pertsona horiek desitxuratu egin ditu, ezeztu, bizkarra eman.

  • Zergatik aldatu da berriro notizia??Titulutik ETAren mentzioa desagertu da eta notizian ez da agertzen NORK eraman duen aurrera erasoa.

    ETAren mentzioa bakarra hau da:
    “Bi egun eta bi bonba Guardia Zibilaren kuartelen aurka, ETAren 50.urteurrenaren atarian”.

    Ta esaldi honek garbi uzten duen bakarra ETAren 50.urteurrena dela da.Ezer gehiago ez.

    Zuen idatzi/aldatu/idatzi/aldatu horien kontsekuentziak dira hauek…

    Zertara ari zarete jolasten berri hau idatzi duzuenok?Nahiko larria dela uste dut “joku” hauetan ibiltzeko.

  • Benetan kafkianoki aseptikoa goardia zibil bi horien hilketaz ematen den berria. ETA erakunde armatua ez aipatzea noski dela estrategia informatibo ziztrin bat, eta horrengatik Jaun horrek ondo egiten du hori salatzean. Gauza nazkagarria da nahiz eta gure herrian askotan gertatu. ETAko hiltzaileek bi pertsona gehiago hil dituzte. Hori da egi xenxilloa.

  • Txantxangorria 2009-07-31 16:00

    jaunen galderarekin bat egiten dut. zergaitik aldatu duzue bigarrengoz notiziaren tituloa ETAren aipamena kenduz? baina zer gertatzen da hemen??? euskarazko medio guztiak “ekidistantzia inuxentean” mantendu behar al dira? nazkatuta nago joera honekin, eta ez zarete konturatzen zenbat min egiten ari diren (zareten?)euskalgintzari. nafarroan esate baterako baina ez bakarrik.

  • Beste batek esan du eta ni azpimarratzera nijoa berriemaileak ez duela erahildakoen izenik ematen. Horrek kafkianismoari buelta bat gehiago ematen dio. Bai, ETAk erahildakoak ez dira pertsonak. Ala besteren batek handik esan bezala, goardia zibilak direnez, eta klaro goardia zibilak estatu aparailu bat direnez (eta “euskal gazteria” erasotzen duenez; bi Mallorcako gajo horiek, bai, erasotuko zuten ba…) ETAkoek beraiek hiltzea da beren patua bizitza honetan. Batzuen balore perbertsioak narda ematen du.

  • Albiztean guardia zibilen izenak ipini dituzte, baina nonbait “bi” hitza izenburutik desagertu da! jajaaaaa! Aizue, editoreok, beste blog batzutan zuzenketak egiten dituztenean, argi eta garbi erakusten dute, adibidez, lehen esandakoa ezabatuta utziz, edo komentarioetan ere erantzuten.

  • Izaskun Pérez 2009-08-01 00:25

    Jaun, bilatu hiztegian “terror” eta “militar” hitzak. Agian dena argiago geratuko zaizu. Informazioak objetiboa izan behar du, hori erakutsi ziguten behintzat fakultatean guri. Esan ba, zein izenondo den objetiboagoa. Hori da nere aurreko iruzkinaren arrazoia. Besterik ez.

    Eta objetibotasunarena argi geratu ez bazaizue, pentsatu:

    Guardia Zibila, terrorista al da? Jende askok terrorea sentitzen du haiek ikustean. Estatu Batuetako Gobernua, terrorista al da? Milaka (edo miloika) pertsonek munduan terrorea sentizen dute haiek gertu izatean. Israelgo gobernua, terrorista al da? Nik dakidala Palestinan terrorea sentitzen dute. Arrazistak edo homofoboak, terroristak kontsideratzen al dira? Emaztea egunero jotzen dituzten gizonak, terroristak al dira? Eta horrela jarrai nezake…

    Gainera, ez dakizu “ETAk sortzen duen terrorea” gertu hala urrun sentitzen dudan, sentitu dudan edo egunero bizi dudan. Eta enaiz eztabaida honetan sartuko ez bait dut zergatik nire bizitza pribatuaren xehetasunik eman behar.

    Bestalde, argi eta garbi errepikatu da hemen bakoitzak bere lana duela eta ez dugula beti idazteko aukerarik. Ez nik ezta “zuzeu” izenpean idazten dutenek.

    Uste nuen hori argi zegoela, baina badirudi ezetz. Erahildakoen izenak ezagutu bezain pronto hemen idatziak ez bazeuden, ez da “aipatzea noski estrategia informatibo ziztrin bat” delako. Ez zaitezte gaiztoak izan. Eta ETA hitza titularretik kentzea akats bat izan daiteke, egunero albistari guztiek mila akats izaten dituzten moduan. “Zuzeu” duela gutxi jaio da. Izan pazientzia, denok ikasiko dugu denborarekin.

    Beste gauza bat gehitu nahi dut: askotan esan bezala, “Zuzeu” denok osatzen dugu, pentsaera ezberdin ditugun askok.

    Eta norbaitek ez badaki zer den “Zuzeu”, hementxe irakurri dezake: https://zuzeu.eus/zuzeu/

  • TERORISMO:

    “El terrorismo es el uso sistemático del terror,para coaccionar a sociedades o gobiernos…

    El terrorismo, como táctica, es una forma de violencia política que se distingue del terrorismo de estado por el hecho de que en éste último caso sus autores pertenecen a entidades gubernamentales..”(Wikipediatik aterata).

    Uste dut nahiko garbi geratzen dela, OBJETIBOKI definizio hau irakurri eta gero ETA terrorismoa egiten duela.Baina hala ere,ez dakit non dagon eztabaida, aurreko postean esan dizudan bezala (ta zuk kasurik egin ez duzun bezala). Europar Batasunak ETA erakunde terrorista bezala definitzen du, Euskadik bezalaze. Beraz, gure inguruko erakunde Demokratikoak ,hala definitzen badute ez dakit zergatik batzuek hortik atera behar diren, aipamen hori “subjetiboa” dela esanez. Ta berriro diot, EZ da subjetiboa.

    Bestalde, ez naiz sartzen ari ea idazleek denbora librea badaukazuten edo ez(ulertzen dut denborarik ez daukazutela 24 orduz idazten egoteko). Nik esaten dudana zera da: 1-idazteko denbora horien barnean preferentziak zeintzuk diren (Gaztesarearen itxieraren berri eman eta Burgoseko atentatuaren artikulurik ez) eta 2- Behin idazten hasita begirunez idaztea (lehen azaldu dudan bezala).

    Ta Izaskun, mila aldiz irakurri dut ZUZEU zer den eta nortzuk osatzen duten. Ta benetan, asko pozten naiz Zuzeu plurala izateaz. Irakurri ezazu berriz nire lehenengo puntua, bertan argi eta garbi esaten baitut gehien moelstatu didana berri honi buruz.Berria ZUZEUK berak idatzi duela, ez zuzeulari batek!!

    Batzuek igual ez diote inportantziarik ematen hemen esaten ari garen guzti honi, baina izugarrizko inportantzia dauka. Zuk igual intentzio onez esaten ari zara esaten ari zarena. Baina argi daukat, proeiktu honetan dauden askok oso ondo dakitela zer esan eta nola esan (objetibotasun teoriko batean babestuz).Ta hori ez dut inoiz onartuko, ez dudalako nahi ZUZEU MLNVren medio informatibo berri bat izatea. Horregatik nago hemen “nire denbora galtzen” “akats” hauek berriro errepikatu ez daitezen;ZUZEU, nire sentitzen dudalako ta ez dudalako utziko ZUZEU intrumentalizatzen.

  • Izaskun eta Jaun, kaixo. Begira, nik esan nuenean hildakoen izenik ez zeudela, nik jakin banekien, Google-en bilatu nituelako. Ulertzen dut 24 orduz ezin egotea editoreak. Baina gauza batzuk inportanteak dira, eta ardura moduko bat eskatzen dutela uste dut… Ordu dexente pasatu zirela uste dut, hala ere… Berria askotan izan da aldatua. Beste blog batzutan aldaketen berri ematen dituzte komentarioetan, transparentziaz jokatuz, bestela moskeo bat da… Jo… Preokupatuta nago gure (Zuzeu-ren) periodismoaren kalitateaz… Akatsak, aipamen faltak, aldaketak… uf… Ez bagara onak “aktualitate” kontuekin, zergatik jorratu aktualitatea? Egin dezagun bitako bat: edo ikasi ondo egiten, edo bihur dezagun Zuzeu ongi egiten dakigun ekimen batean: adibidez, kulturan zentratuta egon daitekena… Proposamen bat besterik ez da, xumea, apala…

  • Jaun, benetan eskertzen dizut zuzeu zeurea bezala sentitzea eta bere pluraltasunagatik arduratzea. Eta are gehiago, idatzitako zerbaiti, pluraltasun hori babestu asmoz, kritika konstruktiboa egitea. Ez naiz ni albiste honen iruzkin guztiak irakurri dituen bakarra, eta egon seguru, guretzat ere hemen aipatutakoak eztabaidarako eta gogoetarako kontuak direla.

    Bestalde, bi gauzatxo erantzun nahiko nituzke. Lehenengoa, Pernani, izenak ez jartzearena. Albistea idatzi zen unean ez ziren ezagunak oraindik. Jada jarrita daude. Eta aipatzen dituzun W-ak titularrean eta lehen paragrafoan daude.

    Erakunde militarrarena, Jaun. Nik, Mikel Lasak, pertsonalki aldatu dut, eta ETA solik jarri, ez baita nik neuk idatzitako artikulua, baina egokia iruditu zait aldaketa egitea. Eta hemen bertan norbaitek aipatu bezala, batzuentzat ETA erakunde armatua edo “basque separatists” izango da (irakurri Erresuma Batuko hedabide batzuk adibidez), beste batzuentzat erakunde terrorista (neu barne, ez daukat inolako arazorik horrekin bustitzeko)eta beste batzuentzat auskalo zer. Beraz ETA utzi dut, egia esan, ez nuen espero horrelako debatea sortzea, ez baiditut halakoak ikusten Al Qaeda, Hamas, IRA edo horrelakoak irakurtzean. Ez dut aldioro IRA talde terrorista, Al Qaeda talde terrorista irakurtzen. Onartzen dut zure iritzia, baina ez dut uste beharrezkoa denik ETA aipatzaen den bakoitzean “erakunde terrorista” atzetik jartzea beharrezkoa denik. Izan ere, ETA diozuen bezala, ETA erakunde TERRORISTA bezala definitua badago, ez dugu zertan berriz definitu behar, ala? Eta albistea aldatzearena, informazioa osatzeko izan da. Iruditzen zait gauzak piska bat “de quicio” ateratzen ari zarela.

    Amaitzeko, delapierri, kafkianoa dena da zuk ateratako konklusioa, hau da, zuzeuren estrategia informatiboa dela, eta gainera “noski” horrekin aurretik, mundu guztiarentzat argi dagoen ebidentzia bat izango balitz bezala. Inuxente samarra izango naiz ni, editore izanda, ez bainaiz oraindik konturatu horretaz. Xabier Leteren hitzak gogora ekarriz erantzuteko asmoa nuen, baina ezin izan dut ixilik geratu.

  • Hemen kazetari batek azaltzen du zergatik ez erabili “terrorista” hitza

    http://www.guerraeterna.com/archives/2009/08/terrorismo_y_le.html

    eta hemen BBC-k:

    http://www.bbc.co.uk/guidelines/editorialguidelines/advice/terrorismlanguage/

    The relevant Editorial Guideline states:
    Terror

    We must report acts of terror quickly, accurately, fully and responsibly. Our credibility is undermined by the careless use of words which carry emotional or value judgements. The word “terrorist” itself can be a barrier rather than an aid to understanding. We should try to avoid the term without attribution. We should let other people characterise while we report the facts as we know them.

  • Eskerrik asko erantzunagatik Mikel!

  • […] alderdi politikoetan dauden zatiketek sor dezaketen mapa politiko berria ere izan genituen hizpide. Terrorismoaz ere eztabaidatu genuen, faxismoaren berpizkundeaz eta Ibarretxeri egingo genizkiokeen galdera […]

  • […] ere izan ditugu honen inguruko eztabaidak. Zein da kazetaritza ikuspuntu batetik deitura objetiboena horrelako erakunde […]