Ikas Bidaiak, zer dira?
Ikas Bidaiak –
Bidaia mota asko daude, bakoitzak helburu bat du: turismoa, migrazioa, dibertsioa… Helburu bakoitza betetzeko bidaiariak guztiz ezberdinak izaten dira. Dibertsioa helburu duten bidaien eredu ezagunena Ikas bidaiak dira. Gazteen artean egiten dira, ondo pasatzeko helburua dute, noski. Gehienetan zentro bereko irakasleek hartzen dute ikasleen erantzukizuna baina gero eta kasu gehiagotan ikasleek monitore gazteak kontratatzen dituzte, normalean zentroko ikasle ohiak direnak.
Ikasketa bidaien helburua ez da nekez lortzen, izan ere, ikasleek aukeratzen dute nora joan eta zer egin. Normalena diskotekaz diskoteka ibiltzea da eta gau bakoitzean alkohol botila bat hustea. Horregatik, hainbat eta hainbat guraso ez daude ados horrelako irteerekin eta, haien iritziz, halako bidaia bat egitearen helburua kultura arloan sakontzeko eta bestelako gauzak ikasteko aukera bat da.
Alde batetik guraso horien kezka ulergarria da, eta argi dago bidaia hauen izena nahiko ironikoa dela. Gainera, bidaiak irakasleekin antolatzen badira klase egunak galtzen dira, eta hori beste arazo bat da gurasoen ustetan. Horregatik hasi dira monitoreak kontratatzen. Joan nahi ez duenak ez du klaserik galtzen eta kitto.
Beste aldetik, gazteen aukera izan beharko litzateke bidaian parte hartzea edo ez. Gurasoek ulertu behar dute, haiek arrazoia izan arren, gazteen ametsa dela haien lagunekin Salou edo Salamanca bezalako leku batera joatea. Bidaia hauetan gazteek ez dute kulturarik ikasten, baina beste mota bateko gauza asko ikasten dira. Etxetik kanpo amarik eta aitarik gabe aurrera egiteak heldutasuna ematen dio eta libre ibiltzea urrats handi bat da edonoren bizitzan.
Nire ustez, argi izan behar dugu ikas bidaiak ez direla “ikas” bidaiak, gazteentzako opor-aste zoro bat baizik eta gustatzen zaionari ondo eta bestela or konpon!