Danimarka

Danimarka –

DanimarkaDanimarkako kultura, hezkuntza-sistema, gastronomia baita tradizioak ere ikusteko aukera izan dugu, ikasle-trukea dela-eta. Esperientzia oso polita eta hunkigarria izan da benetan! Lagunak egiteaz gain, asko ikasi dugu.

Ikasitako gauza bitxienetakoa gastronomiari buruz, 13:30-14:00 artean oso gutxi jaten dutela (sandwich bat eta fruta). Aitzitik, guk gehien jaten dugun ordua. Esan beharra dago, jateko orduen tarteetan mokadu batzuk jaten dituztela. Bazkaldu ostean, 18:00-19:00ak inguru, afaltzeko hainbat gauza jaten dituzte. Guk, ostera, gauzaren bat soilik jaten dugu. Nik gure jateko irizpideak nahiago ditut, hau da, gosaldu errege baten moduan, bazkaldu printze bat bezala eta eskale bat bezala afaldu!

Hezkuntza-sistema arloari dagokionez, oso ondo dago antolatuta. Egunean zehar 4 ordu soilik egon behar dira irakasleari atentzioa jartzen. Gainera, irakasleak azaltzen duen heinean, jan, edan edo ordenagailuarekin egon ahal zara. Aldiz, guk 7 ordu jasangarri pasatu behar ditugu irakasleari atentzioa jartzen edo gutxienez, atentzioa jartzen ari garen aurpegia jartzen. Hortaz aparte, klasea ematen ari den bitartean ezin da ezertxo ere ez jan ezta edan. Eta are gutxiago, ordenagailuekin edota mugikorrekin egon! Hortaz, 7 ordu horietan ez duzu jartzen 4 orduetan jarritako atentzioaren erdia ere ez! Hori ikusita, daniarren hezkuntza-sistema nahiago dut. Gurea oso gogorra da eta gainera, ez dugu 7 orduetatik etekin handiegirik lortzen, 3 ordu edo gehiagotan lotan gaude-eta! Ez du zentzu askorik gure hezkuntza-sistema horrela izateak…

Tradizio guztiak ez dira berdinak munduko toki guztietan. Eta ondo dakigunez, Danimarkak bere tradizioak ditu: Ohikoa den bat, zure urtebetetzean zenbat urte beteko dituzun arabera, alkohola duten hainbat edalontzi edatea. Adibidez, 16 urte betetzerakoan, alkoholez betetako 16 edalontzi bata bestearen atzetik edatea; 18 urte betetzerakoan, 18… eta horrela jarraiki.

Esan dudan bezala, oso interesgarria eta esperientzia polita da beste tokietako gastronomia, kultura, hezkuntza-sistema… ezagutzea eta gu bizi garen tokiarekin konparatzea. Bestalde, gure planetako lur zati txikia hobera aldatzeko, jakintza berri horiek erabili beharko genituzke. Adibidez, gure hezkuntza-sistema kaskarra aldatzeko edo…

Aldaketa txikiak egiten hasi eta mundua aldatzen amaitzen da!

Danimarka
gastronomia, hezkuntza sistema, tradizioak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude