Trophy Camera: Argazkilari irabazlearen kamera

Trophy Camera: Argazkilari irabazlearen kamera

Dena irakurrita zenuela uste baldin bazenuen, oker zeunden. Algoritmoek gure eguneroko bizitza gobernatzen duten garaiotan, etxera iristeko biderik motzena zein den Googlek esaten digun aroan, dirudienez, badira oraindik asmatu gabeko tramankuluak. Trophy Camera delakoa, esaterako. Kamara honek, algoritmo bat medio, zure argazkiak World Press Photo sariketaren historiako argazki guztiekin erkatzen ditu, eta %90eko kointzidentzia dutenak hautatzen ditu soilik.


Trophy Camera: Argazkilari irabazlearen kamera
Duela hilabete batzuk kaleratu Raspberry Pi Zero W bat du oinarrian aparatuak, HD kamera, OLED pantaila txikia eta 1000 mAh-ko bateria ditu atxekiak. Dries Depoorter eta Max Pinckers-ek elkarlanean sortu dute gailu berezia, erabilera arraroa izanagatik ere, lehiaketa zalea baldin bazara gustura probatuko duzuna. Probatzeagatik bada ere.

Irudi galeria:

Trophy Camera: Argazkilari irabazlearen kamera