Harreman bat uztea, 3.0 aroan: blokeoak eta isiltasuna
Harreman bat uztea, 3.0 aroan: blokeoak eta isiltasuna
Nagore Vega
Datuen arabera harreman sexualak gora doaz Tinder eta antzeko aplikazioen bidez. Hala ere, gero eta jende gehiago kexu da harremanak ez ditugulako zaintzen eta garatzen, eta sakelakoaren atzean gordetzen garelako, distantziaz baliatuta, baita bat-batean desagertu ere.
Isiltasuna al da gure erreminta berria? App-ak erabiltzen ditugu ligatzeko eta “blokeatzea” harremana uzteko?
Ingelesez -ing atzizkiarekin bukatzen diren hainbat hitz jarri dira modan joera horiek deskribatzeko. Zoritxarrez, kasu askotan eraso psikologikoa ematen da. “Erasotzailea” smartphone-aren botereaz baliatzen da, “biktima” noraezean utziz.
Ikus ditzagun batzuk:
- Stalking: lehenik aipatzen hasi zen fenomenoa, eraso mentala esango genioke. Kasu honetan, erasotzailea edo erasotzaileak ez dira desagertzen, jazarpena eragiten diote biktimari. Azken honek ez du nahi atentzio hori, baina beste aldea obsesionatu egin ohi da: akosatu egiten du, intimidatu… eta kasu larrienetan, baita biktimaren atzetik joan ere (fisikoki, sareetatik at). Adibide bezala, pare bat film: Taxi Driver (1976) eta Fatal Attraction (1987).
Hasieran, tresna berriak agertzen hasi zirenean, erasoak izan ziren adituek mahai gainean jarri zituzten gertaerak: bullyng-a, mobbing-a, bikoteen artekoa… Horri egiten dio erreferentzia stalking-ak.
Stalking-a ezerezean gelditu dela diote askok, ordea, ez baita ezer berria. Ondoren ezagutzen joan garen neologismoek eraso psikologikoei egiten diete, bereziki, erreferentzia:
- Negging: komentario bat egin aurrean dugunaren autoestimua atakatzeko, baina laudorioz mozorrotua. Beraien autoestimua ondo ez dutenak besteak baino gehiago sentitzeko egin ohi dutena.
Hurrengo definizioak gogorragoak dira, biktima okerrago utzi baitezakete, fisikoki erasotuta baino.
- Ghosting: ingelesezko ghost (mamua) hitzetik dator. Mamuarena egitea esan nahi du, hots: pertsona bati kasurik ez egitea, baztertzea edota zuzenean kontuan ez hartzea. Beste bi film, adibide gisa: Lolita (1962) eta Her (2013).
- Haunting: ghosting-a baino gogorragoa da. Ghosting-arekin ez dago harremanaren bukaerarik, eta ez dugu ezagutzen desagertzearen arrazoia. Haunting-ean ere ez dago itxierarik, baina konfusioa handiagoa da. Modu sutilean eta pasibo-agresiboan, interesatzen zaigun pertsona gero eta beranduago erantzuten hasten da, ez ditu galderak erantzuten edota beti gu gara elkarrizketak hasten ditugunak. Horrez gain, gelditzera goazen bakoitzean beste pertsonak bertan behera uzten du hitzordua, baina gero gustuko ditu sare sozialetako gure jarduerak. Hala ere, ez du inoiz elkarrizketa bat hasten. Beste pertsonak hor izan nahi du biktima, bigarren maila batean edo, ez da harentzat prioritate, baina ez du nahi bere existentziaz ahaztea.
Ghosting-a eta haunting-a praktikatu izan dutenek diote hala jokatu dutela miña egin dietelako, harremana toxikoa zelako edota, besterik gabe, azalpenak ez emateagatik. Azken arrazoi hori da ohikoena: ez dute elkarrizketa hori izan nahi, miña egin, erreguak entzun, malkoak ikusi… Desagertzea da errezena.
Irakurri iruzkin osoa kaixomaitia.eus-en blogan | Argazkia hemendik hartua
Blogeko azken sarrerak:
- Monogamia eta polimaitasunaren arteko naufragioa
- Haurdunaldi subrogatua: bai edo ez?
- Desintoxikazio sexuala: baraualdiaren ondoren, pasioa berreskuratu
- “Ohiko” sexu erasoak desnormalizatu beharra