ESTBLULeko ordezkaritza bat egongo da Euskal Herrian lehen aldiz

ESTBLULeko ordezkaritza bat egongo da Euskal Herrian lehen aldiz –

ESTBLUL – Eesti Regionaal- ja Vähemuskeelte Liit erakundeak Estoniako hizkuntza gutxituen berreskurapenean lan egiten duten gizarte-eragileen bilgunea da, bai eta Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloaren lehen sinatzaileetakoa ere.

Aste honetan ESTBLULeko ordezkaritza bat egongo da Euskal Herrian eta euskalgintzako zenbait erabilerekin bilduko da euskararen berreskurapenean gizarte eragileek egindako ekarpenaren berri izateko.

Lehen aldiz Euskal Herrian horrelako ordezkaritza bat izango dela kontuan hartuta, BAGERAk eta KONTSEILUAk mahai-ingurua antolatu dute haien egoeraren berri izateko. Erzya, udmurt, voro, tatar eta mari hizkuntzetako ordezkariak izango ditugu, beraz, Donostian, haien esperientziak partekatzeko.

NOIZ: Maiatzaren 12an (ostirala)

ORDUA: 18:30ean

NON: Doctor Camino liburutegian (abuztuaren 31 kalea)

ESTBLULeko ordezkaritza bat egongo da Euskal Herrian lehen aldiz