Zinema euskaraz: Richard zikoina
Zinema euskaraz: Richard zikoina
Zineuskadiren Zinema Euskaraz programak aurkezten du: “Richard zikoina” filma, bihartik aurrera zinema aretoetan.
Zinema Euskaraz programari esker 2017an bikoizten den zazpigarren filma da “Richard zikoina”, Toby Genkel eta Reza Mema zuzendari dituen ekoizpen germaniarra; Euskal Herriko zenbait aretotan euskaraz proiektatuko dena maiatzaren 12tik aurrera.
“Richard zikoinek hezitako txolarre umezurtza da, bere burua zikoinatzat duena. Negua iristean, lurralde epelagoetara lekualdatzeko garaian, bere zikoina familiak txolarre bat dela kontatu, eta basoan geratu behar duela esaten dio, ez baitu Afrikaraino iristeko bidaia luzean bizirauteko aukerarik izango. Richard ez dago konforme, eta benetako zikoina dela erakutsi nahiko die, bidaia luzea bere kabuz eginez. Lagun imaginarioa duen hontza xelebrea, eta abeslari famatua dela pentsatzen duen perikitoa izango ditu bidaia-lagun. Oztopo ugari gainditu beharko ditu abentura zirraragarrian: saguzar arriskutsuak, Internetera engantxatuta bizi diren usoak, bele mafiosoak, gorreria eragiterainoko zarata egiten duen Boeing 747 bat…
Afrikarako bidea topatzen duenean, beste ezusteko bati egin beharko dio aurre. Zikoinetako bat, azkonar beldurgarri baten atzaparretan preso dago, eta ihesaldian lagundu beharko dio. Zikoina txikiak barruan duen txolarre indartsua askatu beharko du ihes egin eta bere familiarekin elkartzeko”.
.
Zinema aretoak
- Iruñako Golem Morean
- Donostiako Principen
- Errenteriako Niessenen
- Urbileko Cinesan
- Barakaldoko Max Ocion
- Durangoko Zugazan
- Bilboko Zubiarte, Alhondiga eta Multietan
- Gasteizko Floridan
Zinema euskaraz: Richard zikoina