#Donostia eta Euskal Herria, CNNren programa gastronomiko ezagunenean
#Donostia eta Euskal Herria, CNNren programa gastronomiko ezagunenean
Sustatu.eus albistarian irakurri dugu albistea. Euskal gastronomiaz ari direnean, #Donostia aipatzen dute beti. Hona hemen albistea osorik.
Bourdain gourmet bidaiari estatubatuar bat da, eta bere programak bi denboraldi egiten ditu urtero CNN-n. 9. denboraldia oraintsu hasi da, eta asteburuko atala, s09e02 izenekoa nomenklatura, Donostiari buruzkoa izan da. Programan agertzen dira ohiko susmagarri batzuk hala nola Juan Mari eta Elena Arzak, eta besteren batzuk akaso ez hain ohikoak, Edorta Jimenez idazlea adibidez (euskarazko bere hitz batzuekin haste da programa).
Programaren webgune ofizialean ere Donostiari buruzko atal berezia dago, klip batzuk barne. Pilota jokoa flamenko musikarekin nahastea, adibidez, bitxia iruditu zaigu. Beste batzuei atentzioa deitu die CNNren promozioetan Euskal Herriko mapa osoa agertzea Europan kokatua.
Webgunean ez bakarrik Bourdainen hitzak, beste kolaboratzaile batzuek ere atal desberdinak osatu dituzte. Adibidez, Kevin Patriciok idazten du sagardotegiez, Markel Redondoren argazki ederrekin.